[itzul] Alternativas al castigo

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
Ast, Api 25, 13:18:15, CEST 2013


Nik, egia esan, arazoa ez nuen "alternatiba" edo "aukera" hitzekin, joskerarekin baizik.
Lagun batek oso proposamen politak egin dizkit "hezi" aditza sartuta.

Besteak beste:

Zigorrik gabe heztea: aukerak (edo alternatibak).

Bide horretatik eman dut itzulpena.

Eskerrik asko erantzun duzuen guztiei!

Amaia




________________________________
 De: Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Jueves 25 de abril de 2013 13:09
Asunto: Re: [itzul] Alternativas al castigo
 


A zer komeria eta jirabira liriko-kreatibo-irudimentsuetan ibiltzera kondenatzen gaituen Hiztegi Batuko debeku horrek, "alternativas al castigo" xehe eta soil horri euskarazko ordaina emateko!
 
"Alternatiba" hitza ez da "gaztelaniakeria" bat; gure inguruko hizkuntza guztietan erabiltzen da. Zer duen onetik, argi dago. Eta txarretik, zer ote du ba?
 
Hain kontzeptu estandar baten euskarazko ordaina ia-ia automatikoa izan beharko litzateke. Gure asmamena eta sormena beste gauza batzuetan erabili beharko genuke.
 
Nire ustez, Euskaltzaindiak "alternatiba" onetsi beharko luke.
 
<xabier-pascual a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 apirila 25 12:43):

 
>Juan Garziaren izkribatzaileak 'Aukeran, nahiago ez' erantzuten zuen. Hori mantentzeko:
> 
>'Zigorrik? Aukeran, nahiago ez'
> 
>Xabier Pascual Jimenez
>Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
>Eusko Jaurlaritza
>945 01 90 56
>Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu. 
> 
>
>
>________________________________
> De: karlos del_olmo [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org] 
>Enviado el: jueves, 25 de abril de 2013 12:35
>Para: ItzuL
>Asunto: Re: [itzul] Alternativas al castigo
>
>
>Juan Garziak behin itzuli zuena parafraseatuta, "Aukeran, nahiago ez zigortu"
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130425/82589feb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago