[itzul] Interés excedido de demora
junkal elizalde
junkal.elizalde a bildua gmail.com
Or, Api 26, 11:10:20, CEST 2013
Egun on,
Badirudi bi interes direla eta juntagailua falta dela. Hau da, batetik,
interes (de) excedido, eta, bestetik, interes de demora.
Berandutze-interesa eta gainditze-interesa edo, bestela, berandutzeagatiko
interesa eta gainditzeagatiko interesa.
Edozein moduz ere, testuinguruak kontua argitzen lagunduko du segur aski.
Ehuneko bakarra ematen du bietarako? Kreditu-linea bati buruz ari da?
Ematen du *excedido* hori zenbatekoarekin dagoela lotuta, kredituak berez
uzten duena baino diru gehiago erabili delako. *Demora*, berriz, epearekin
dago lotuta.
Ea balio dizun,
Junkal
2013/4/25 Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskaltel.net>
> Arratsalde on: nola ematen duzue hori?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130426/4be4a01a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago