[itzul] Laboral kutxa
Laxaro
laxaro a bildua gmail.com
As, Api 30, 13:38:01, CEST 2013
Lotsa kontuez ari zaretela, horixe omen da ez daukanak daukanari ematen
dion gauza bakarra. Azken aldian bankuek eta hauen ingurukoek nahiko sarri
ematen digutena, oso eskuzabal gainera.
Laxaro
Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 apirila 30 13:24):
> Iritziak iritzi eta gustuak gustu, argi eta garbi dago aipagai dugun
> bankuari (zer da ba bankua ezta) bost axola zaiola euskara. Tarteka egingo
> ditu adierazpen batzuk, baina funtsean adierazpen interesatuak izaten dira;
> besterik ez. Jakina, ona izango litzateke interes eta probetxu kapitalistak
> eraginda bakarrik ere euskara erabiliko balute askok eta askok. Baina
> jakinaren gainean egon beharko genuke gauza bat dela motibazio
> materialista-egoista hori, eta beste gauza bat euskara erabiltzea Euskal
> Herria euskaldun herri ikusi nahi duelako. Horrelakorik ikusteko gaude
> Laboral Kutxaren kasuan.****
>
> Bestetik, jendeak, ohiko hizkeran, “laboralean” etab. erabiltzen duelakoa,
> nondik dator? Erakunde horrek, hasiera beretik, “laboral” terminoa sustatu,
> indartu, nabarmendu zuelako. Hasieratik beste izen bat sustatu izan balu
> –esateko, Langile Kutxa— beste bat zatekeen jendearen ohiko hizkera.****
>
> Bukatzeko, izen berria dela eta, banku horrekiko lausenguak sobera dira
> (horretantxe hasi beharko genuke!); lausenguak ez ezik, eufemismoak ere
> bai. Uste dut lotsagarria dela eta lotsatzekoa izen berri hori. Baina,
> jakina, lotsa zer den jakin beharra izaten da. DIONISIO AMUNDARAIN****
>
> ** **
>
> *De:* Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON) [mailto:
> maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es]
> *Enviado el:* martes, 30 de abril de 2013 10:00
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Laboral kutxa****
>
> ** **
>
> Egun on:****
>
> ** **
>
> Ez naiz hasiko banku bat defendatzen, ezta gutxiago ere, bakarrik esan
> nahi dut nolako indarra duen markak, ze, ahozko hizkeran oso ohikoak dira
> honelakoak:****
>
> ** **
>
> “Laboralen dauket kontue”****
>
> “Laboralen eskau det kreditue”****
>
> ** **
>
> Gaztelaniaz “en la Laboral”****
>
> ** **
>
> Garbi dago gauzak txukun egin behar direla hizkuntza aldetik, baina
> enpresek ez dute marka galdu nahi …****
>
> ** **
>
> Maite****
>
--
Laxaro
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130430/d639c366/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago