[itzul] Laboral kutxa
Dionisio Amundarain Sarasola
dioni a bildua facilnet.es
As, Api 30, 13:24:25, CEST 2013
Iritziak iritzi eta gustuak gustu, argi eta garbi dago aipagai dugun
bankuari (zer da ba bankua ezta) bost axola zaiola euskara. Tarteka egingo
ditu adierazpen batzuk, baina funtsean adierazpen interesatuak izaten dira;
besterik ez. Jakina, ona izango litzateke interes eta probetxu kapitalistak
eraginda bakarrik ere euskara erabiliko balute askok eta askok. Baina
jakinaren gainean egon beharko genuke gauza bat dela motibazio
materialista-egoista hori, eta beste gauza bat euskara erabiltzea Euskal
Herria euskaldun herri ikusi nahi duelako. Horrelakorik ikusteko gaude
Laboral Kutxaren kasuan.
Bestetik, jendeak, ohiko hizkeran, “laboralean” etab. erabiltzen duelakoa,
nondik dator? Erakunde horrek, hasiera beretik, “laboral” terminoa sustatu,
indartu, nabarmendu zuelako. Hasieratik beste izen bat sustatu izan balu
–esateko, Langile Kutxa— beste bat zatekeen jendearen ohiko hizkera.
Bukatzeko, izen berria dela eta, banku horrekiko lausenguak sobera dira
(horretantxe hasi beharko genuke!); lausenguak ez ezik, eufemismoak ere bai.
Uste dut lotsagarria dela eta lotsatzekoa izen berri hori. Baina, jakina,
lotsa zer den jakin beharra izaten da. DIONISIO AMUNDARAIN
De: Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON)
[mailto:maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es]
Enviado el: martes, 30 de abril de 2013 10:00
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Laboral kutxa
Egun on:
Ez naiz hasiko banku bat defendatzen, ezta gutxiago ere, bakarrik esan nahi
dut nolako indarra duen markak, ze, ahozko hizkeran oso ohikoak dira
honelakoak:
“Laboralen dauket kontue”
“Laboralen eskau det kreditue”
Gaztelaniaz “en la Laboral”
Garbi dago gauzak txukun egin behar direla hizkuntza aldetik, baina enpresek
ez dute marka galdu nahi
Maite
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130430/70dfb18d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago