[itzul] FW: zuk ez bestek

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlam.euskadi.net
As, Api 30, 13:42:47, CEST 2013


Honela abiatuz gero:
Zuk bakarrik egin dezakezu hori.
Ez dezakezu zuk baizik egin...
Ez dezakezu zuk baino egin...
Ez dezakezu zuk bestek(?) egin... Zuk ez bestek dezakezu hori egin (Azken bi esaldi hauek ondo daude???)


Eta beste esaldi hauek??
<<Denek galdu zuten dirua pilota partidan, parditxek ez beste(k).>>
Ergo: <<Parditxek ez beste guztiek dirua galdu zuten...>>

<<Denak xautsi ziren hirialat, artzainak ez beste.>>
Ergo: <<Artzainak ez beste guztiak hirialat xautsi ziren...>>

<<Egun ez dugu ardikia baizik.>>



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkar.com] 
Bidaltze-data: martes, 30 de abril de 2013 13:16
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] zuk ez bestek

esaldi hau topatu dut:

"zuk ez bertze inork osa dezake(zu)" (hau da: zuk bai, beste inork ez)
duda daukat esaldiaz.

dudagabekotzat ditudan antzeko moldeak:

zuk bestek ezin osa dezake / zuk ez bestek osa dezakezu
zuk besterik ezin osa zenezake / zuk ez bestek osa zenezake

inork argitasun izpirik ekar baleza, eskerturik nengoke.

x.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago