[itzul] zuk ez bestek

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Api 30, 13:48:24, CEST 2013


Nik uste dut ez dagoela ondo. Aho txikiarekin diot. Ez dit ondo ematen;
nik uste, 'inork' baiezko esaldian dagoelako: "...beste inork egin
dezake". Nik 'edonork' esango nuke: "zuk ez beste edonork egin dezake".

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkar.com] 
Bidaltze-data: martes, 30 de abril de 2013 13:16
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] zuk ez bestek

esaldi hau topatu dut:

"zuk ez bertze inork osa dezake" (hau da: zuk bai, beste inork ez)

duda daukat esaldiaz.

dudagabekotzat ditudan antzeko moldeak:

zuk bestek ezin osa dezake
zuk besterik ezin osa zenezake

inork argitasun izpirik ekar baleza, eskerturik nengoke.

x.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago