[itzul] zuk ez bestek
Julian Maia
julian.maia a bildua ehu.es
As, Api 30, 15:07:36, CEST 2013
Euskalki batetik abiatuta:
"Nik ez bertze edozeinek egiten ahal du hori", "ni ez bertze guziak gazteak
ziren" bezalakoak Bortzerrietan behinik behin aditzen dira, (ustez)
ulertzeko arazorik gabe (gaztelania fineziarik gabekoan: "cualquiera, menos
yo -excepto yo-, puede hacer eso"; "todos, menos yo, eran jóvenes").
Julian
-----Mensaje original-----
De: Xabier Mendiguren [mailto:xmendiguren a bildua elkar.com]
Enviado el: martes, 30 de abril de 2013 13:16
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] zuk ez bestek
esaldi hau topatu dut:
"zuk ez bertze inork osa dezake" (hau da: zuk bai, beste inork ez)
duda daukat esaldiaz.
dudagabekotzat ditudan antzeko moldeak:
zuk bestek ezin osa dezake
zuk besterik ezin osa zenezake
inork argitasun izpirik ekar baleza, eskerturik nengoke.
x.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago