[itzul] "Laboral kutxa"?

edurne.alegria a bildua luxinet.fr edurne.alegria a bildua luxinet.fr
As, Api 30, 17:03:48, CEST 2013


Zeharo ados nago Joxe Agustin eta Agurtzanerekin.

Askatasunaren izenean dena ez da zilegi, eta are gutxiago hizkuntza
desitxuratzea. Nire ustez Euskaltzaindiak (euskararen "zaintzailea" izan
behar lukeen heinean) esku hartu beharko luke horrelako kasuetan, zeren
egunero behartzen gaituzte "euskeranto" delako hizkuntza hau entzutera eta
idatzita ikustera, erreferentzia bilakatuz.

Zer esango lukete erdal hiztunek DE AHORROS CAJA  edo D'ÉPARGNE CAISSE
idatzita ikusiko balute, adibidez?

Beraz, euskal hiztun garen aldetik, uste dut horrelako bidegabekeria
linguistikoak salatzeko eskubidea badugula.



Edurne Alegria







-----Original Message-----
From: Agurtzane Mallona [mailto:agurtzane.mallona a bildua deusto.es]
Sent: martes, 30 de abril de 2013 9:34
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] "Laboral kutxa"?


  Egun on denoi!


  Argi dago erakunde bakoitzak nahi duen izena erabili dezakeela eta jar
diezaiokeela bere buruari. Baina ez legoke txarto izenak zelan eratu behar
diren dakien teknikari bati aholkua eskatu eta kasu egitea. Halako
"munstroak" ugaritxo ditugu Euskal Herrian, eta, neure ustez, kasu gehiago
egiten zaio marketinari, hizkuntzaren aldetik egin daitekeen edozein
iruzkini baino.


  Erabiltzaile naizen aldetik, penatuta eta lotsatuta ere banago.



  Agurtzane




  Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)<amendioa a bildua cfnavarra.es> igorleak hau
idatzi zuen (2013 apirila 30 09:18):

    Enpresa, elkarte edo dena delako entitate pribatuak bere izena, marka...
nahierara sortzeko zilegitasun osoa du. Itzultzailea naizen aldetik, gustuak
gustu, ez dut deus esatekorik horren aurrean.

    Aitzol Mendiola



----------------------------------------------------------------------------
    De: Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com]
    Enviado el: lunes, 29 de abril de 2013 17:02
    Para: ItzuL
    Asunto: [itzul] "Laboral kutxa"?


    Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den
erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo
erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik ipini,
oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta "sozial
borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki denoi ere
halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta fandango bera
berriro.  A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko bigarren
finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari galdetzea
ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.



  --
  Agurtzane Mallona
  Itzulpen Zerbitzua
  Deustuko Unibertsitatea
  Tel.: 944 139 177, luz.: 2722
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130430/922a443f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago