[itzul] "Laboral kutxa"?

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
As, Api 30, 15:14:33, CEST 2013


Xabierren iruzkina aski egokia dela erranen nuke, beste batzuk ulertzekoak
badira ere.

Julian

 

De: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com] 
Enviado el: martes, 30 de abril de 2013 14:08
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] "Laboral kutxa"?

 

Aferari zer ikuspegitatik begiratzen zaion, esango nuke kritika modulatu
beharra legokeela.

 

Argi dago ezen, euskaraz izen deskriptibo bat jarri nahi bazioten, "Laboral
Kutxa" izen itxuragabea dela.

 

Nola da euskaraz "Caja Laboral"? Iritzi ezberdinak egongo dira, baina,
gutxien-gutxienik ere, "Kutxa Laborala" beharko luke. Jakina, jarraian
erabaki beharko litzateke ea "laboral" euskal hitz gisa onartuko genukeen
ala ez.

 

Baina azter dezagun orain kontua beste ikuspegi batetik: baldin eta, dena
delakoagatik, "laboral" eutsi beharreko osagaia dela erabaki balute,
euskaraz izen berezi gisa tratatuz?

 

Adibide bat jarriko dut: Allianz aseguru-konpainiak euskarazko errotulua
jarri nahiko balu, ondo al legoke "Allianz aseguruak"? 

 

Ba, hori onartzen badugu, uste dut hiruko erregela berberarengatik onartu
beharko dugula "Laboral kutxa".

Agurtzane Mallona<agurtzane.mallona a bildua deusto.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 apirila 30 09:34):

Egun on denoi!

Argi dago erakunde bakoitzak nahi duen izena erabili dezakeela eta jar
diezaiokeela bere buruari. Baina ez legoke txarto izenak zelan eratu behar
diren dakien teknikari bati aholkua eskatu eta kasu egitea. Halako
"munstroak" ugaritxo ditugu Euskal Herrian, eta, neure ustez, kasu gehiago
egiten zaio marketinari, hizkuntzaren aldetik egin daitekeen edozein
iruzkini baino.

Erabiltzaile naizen aldetik, penatuta eta lotsatuta ere banago.



Agurtzane

 

Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)<amendioa a bildua cfnavarra.es> igorleak hau
idatzi zuen (2013 apirila 30 09:18): 

 

Enpresa, elkarte edo dena delako entitate pribatuak bere izena, marka...
nahierara sortzeko zilegitasun osoa du. Itzultzailea naizen aldetik, gustuak
gustu, ez dut deus esatekorik horren aurrean.

 

Aitzol Mendiola

 

  _____  

De: Jose Agustin Arrieta [mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com] 
Enviado el: lunes, 29 de abril de 2013 17:02
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] "Laboral kutxa"?

Zer deritzozue Caja Laboralaren eta Ipar Kutxaren bategitetik sortu den
erakunde berriaren izenari?...Desastre hutsa, ezta? Adjektibo
erreferentzial-edo derizten horiek ezin dira izen-ardatzaren aurretik ipini,
oker ez banago. Garai bateko -aspaldi handiko- "nazional arazoa" eta "sozial
borroka" haiek etorri zaizkit gogora: kostatu zitzaigun galanki denoi ere
halakoak zirkulaziotik erretiratzea, eta orain zer duk eta fandango bera
berriro.  A zer ganora... Erakunde serio bati -Euskal Herriko bigarren
finantza erakunde handienari - "okurrittu" ere ez Euskaltzaindiari galdetzea
ea izen hori zuzena den ala ez. Marka da gurea, gero.




-- 
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2722

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130430/c7b6d5c3/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago