[itzul] "no habrá ni hogar sin lumbre, ni español sin pan"

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkar.com
Lar, Abu 31, 12:39:17, CEST 2013


presaka itzuli dut, ondo begiratu gabe, eta gehiago erreparatuz sintaxiari lexikoari baino; hortaz, ogi > lan bihurtzea, oharkabean egindako aldaketa izan da; seguru asko, egokiago "ogi barik" (edo ogirik gabe).

El 31/08/2013, a las 12:31, Patricia Jorge Kuartango escribió:

> Eskerrik asko, Xabier. Nik "etxerik ez surik gabe, espaniarrik ez OGIRIK gabe" neukan jarrita, zurearen oso antzekoa. Izan ere, esaldi horren ostean zera dio testuak: "como faltaba el pan, no hubo más remedio que establecer el 14 de mayo (...) el racionamiento de los productos de primera necesidad". Baina agian egokiagoa da "ogia" baino "lana" ematea?
> 
> Milesker, berriro ere!
> 
> Patricia
> 
> 
> Xabier Mendiguren<xmendiguren a bildua elkar.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 abuztua 31 12:17):
> adibidez, "Ez (da izango) etxerik su barik, ez espainiarrik lan barik"
> 
> El 31/08/2013, a las 12:09, Patricia Jorge Kuartango escribió:
> 
>> Hala iragarri ei zuten frankistek Gerra Zibila irabazi ostean. Hori euskaraz, nola emango zenukete?
>> 
>> Milesker guztioi!
>> 
>> Patricia Jorge Kuartango
> 
> 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130831/cee1b499/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago