[itzul] Multiple Intelligences/ Inteligencias Múltiples
Maider Madariaga
maider.madariaga a bildua yahoo.es
Al, Abe 2, 15:27:23, CET 2013
Arrasti on:
Ez dakit zergatik aukeratuko zuten "anizkoi", baina maiz ingeleseko
"multiple" hori ez da ondo ematen gaztelaniaz ("inteligencias
múltiples" zalantzazkoa
iruditzen zait) ezta euskaraz. "Bat baino gehiago" esan nahi du,
besterik ez. http://www.merriam-webster.com/dictionary/multiple
"Gardner-en (hainbat) adimenen teoria"?
Ondo izan,
Maider
El Lunes 2 de diciembre de 2013 13:24, Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org> escribió:
Gardner-en adimen anizkoitzen teoria
al., 2013.eko aberen 02a 12:55(e)an, Oskar Bilbao-Goyoaga(e)k
idatzi zuen:
>
>Egunon denoi:
>
>Egundoko zalantzak ditugu argitaletxean oso modan dagoen
kontzeptu hau testu-liburuetan euskaratzeko? Badago ezer
finkatuta? Zer proposatzen duzue Howard Gardner-ek asmatutako kontzeptu etiketatu hau itzultzeko?
>
>Eskerrik asko.
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20131202/72088c1c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago