[itzul] Cuaderno fungible

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
Or, Ots 1, 09:53:46, CET 2013


Egun on: beharbada "behin-behineko koadernoa/kaiera" izan liteke, edo
"zirriborro-kaiera"...

"Don´t disturb" delakoari buruz, berriz, zera otu zait: BEHARRIK EZ  edo
PREMIARIK EZ izan litekeela ordain egoki samarra. Bai barruan daudenen
ikuspegitik ("ez dugu ezeren beharrik, premiarik"), bai gelako atera
hurbiltzen diren langileenetik ("hau garbitu edo zerbitzatu edo hornitu
beharrik ez"). BEHAR/PREMIA zalantza, beharrak lanarekin duen
sinonimiagatik, noski...Beraz, nire proposamena, azken finean, hauxe:
PREMIARIK EZ.

Ongi izan, eta agur t´erdi.

Jose Vazquez<hanizanik a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila
31 23:28):

> "Suntsigarria" barik,"suntsikorra".
>
>
> 2013/1/30 Dionisio Amundarain Sarasola <dioni a bildua facilnet.es>
>
>> Jatorri duen “fungi” aditzari jarraiki, “koaderno kontsumigarri”ri egoki
>> deritzot: erabiliaren erabiliz kontsumitzen dena. “Suntsigarri” ere otu
>> zait, baina honek ematen du helburua suntsitzea litzatekeela, eta ez da
>> hori. DIONISIO****
>>
>> ** **
>>
>> *De:* Mikel Haranburu [mailto:musdeh a bildua terra.es]
>> *Enviado el:* jueves, 31 de enero de 2013 18:40
>> *Para:* itzul a bildua postaria.com
>> *Asunto:* Re: [itzul] Cuaderno fungible****
>>
>> ** **
>>
>> "koaderno andeagarria"
>>
>>
>>
>> On og., 2013.eko urtren 31a 15:39, imanol salegi wrote:****
>>
>> Labur-labur.****
>>
>> ** **
>>
>> Haur Hezkuntzarako ikasmaterialen zerrenda batean *cuaderno fungible*agertu zaigu. Nola emango zenukete euskaraz?
>> ****
>>
>> * *
>>
>> Aldez aurretik, mila esker,****
>>
>> ** **
>>
>> Imanol****
>>
>> ** **
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130201/55b76b38/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago