[itzul] Cuaderno fungible

MUSDEH a bildua terra.es MUSDEH a bildua terra.es
Or, Ots 1, 12:30:43, CET 2013


Nire adieran, "behin-behineko koadernoa" une batez erabili beharrekoa da, geroago beste koaderno batez ordezkatzekoa; "zirriborro-kaiera" formak, adierazten du zerbait edukiaz, baina ez kaieraren ezaugarriaz. "Koaderno suntsigarria/suntsikorra", aldiz, berez desegiten den kaiera litzateke, edo nahita suntsitzeko modukoa, erabilita, zein zuri eta erabiltzeke egon...

Andeagarria egoki ez bada (Mujikak dakar), nik "koaderno gastagarria" (gastatzeko koadernoa/kaiera) proposatuko nuke -edo beste aditz dotoreago eta egokiago batez osatua-; heziketa material baten zerrendan, gastatzen dena da, oposizioz, gorde behar diren aleetatik (liburuak, kaiera ilustratuak...) bereizten dena. Bazter utzita erabili denetz eta zer motatako edukia izan dezakeen.

Mikel




----Mensaje original----

De: jaarrieta2 a bildua gmail.com

Fecha: 01/02/2013 9:53

Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>

Asunto: Re: [itzul] Cuaderno fungible



Egun on: beharbada "behin-behineko koadernoa/kaiera" izan liteke, edo "zirriborro-kaiera"...
"Don´t disturb" delakoari buruz, berriz, zera otu zait: BEHARRIK EZ  edo PREMIARIK EZ izan litekeela ordain egoki samarra. Bai barruan daudenen ikuspegitik ("ez dugu ezeren beharrik, premiarik"), bai gelako atera hurbiltzen diren langileenetik ("hau garbitu edo zerbitzatu edo hornitu beharrik ez"). BEHAR/PREMIA zalantza, beharrak lanarekin duen sinonimiagatik, noski...Beraz, nire proposamena, azken finean, hauxe: PREMIARIK EZ.

Ongi izan, eta agur t´erdi.

Jose Vazquez<hanizanik a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 31 23:28):

"Suntsigarria" barik,"suntsikorra". 


2013/1/30 Dionisio Amundarain Sarasola <dioni a bildua facilnet.es>

Jatorri duen “fungi” aditzari jarraiki, “koaderno kontsumigarri”ri egoki deritzot: erabiliaren erabiliz kontsumitzen dena. “Suntsigarri” ere otu zait, baina honek ematen du helburua suntsitzea litzatekeela, eta ez da hori. DIONISIO

 

De: Mikel Haranburu [mailto:musdeh a bildua terra.es] 


Enviado el: jueves, 31 de enero de 2013 18:40
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Cuaderno fungible

 "koaderno andeagarria"



On og., 2013.eko urtren 31a 15:39, imanol salegi wrote:

Labur-labur.

 Haur Hezkuntzarako ikasmaterialen zerrenda batean cuaderno fungible agertu zaigu. Nola emango zenukete euskaraz?

 Aldez aurretik, mila esker,

 Imanol

 







-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130201/f3392542/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago