[itzul] Cuaderno fungible

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Ots 1, 12:49:45, CET 2013


/Fungible/ ez da konsumitzen dana,  erabileraz xahutzen dana ?

*fungible**.*

(Del lat. /fungi/, gastar,y /-ble/).

*1.* adj.Que se consume con el uso.

horren araberako ordaina behar da.

Garikoitz

El 01/02/2013 12:30, MUSDEH a bildua terra.es escribió:
> Nire adieran, "behin-behineko koadernoa" une batez erabili beharrekoa 
> da, geroago beste koaderno batez ordezkatzekoa; "zirriborro-kaiera" 
> formak, adierazten du zerbait edukiaz, baina ez kaieraren ezaugarriaz. 
> "Koaderno suntsigarria/suntsikorra", aldiz, berez desegiten den kaiera 
> litzateke, edo nahita suntsitzeko modukoa, erabilita, zein zuri eta 
> erabiltzeke egon...
>
> Andeagarria egoki ez bada (Mujikak dakar), nik "koaderno gastagarria" 
> (gastatzeko koadernoa/kaiera) proposatuko nuke -edo beste aditz 
> dotoreago eta egokiago batez osatua-; heziketa material baten 
> zerrendan, gastatzen dena da, oposizioz, gorde behar diren aleetatik 
> (liburuak, kaiera ilustratuak...) bereizten dena. Bazter utzita 
> erabili denetz eta zer motatako edukia izan dezakeen.
>
> Mikel
>
>
> ----Mensaje original----
> De: jaarrieta2 a bildua gmail.com
> Fecha: 01/02/2013 9:53
> Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>
> Asunto: Re: [itzul] Cuaderno fungible
>
> Egun on: beharbada "behin-behineko koadernoa/kaiera" izan liteke, edo 
> "zirriborro-kaiera"...
>
> "Don´t disturb" delakoari buruz, berriz, zera otu zait: BEHARRIK EZ 
>  edo PREMIARIK EZ izan litekeela ordain egoki samarra. Bai barruan 
> daudenen ikuspegitik ("ez dugu ezeren beharrik, premiarik"), bai 
> gelako atera hurbiltzen diren langileenetik ("hau garbitu edo 
> zerbitzatu edo hornitu beharrik ez"). BEHAR/PREMIA zalantza, beharrak 
> lanarekin duen sinonimiagatik, noski...Beraz, nire proposamena, azken 
> finean, hauxe: PREMIARIK EZ.
>
> Ongi izan, eta agur t´erdi.
>
> Jose Vazquez<hanizanik a bildua gmail.com <mailto:hanizanik a bildua gmail.com>> 
> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 31 23:28):
>
>     "Suntsigarria" barik,"suntsikorra".
>
>
>     2013/1/30 Dionisio Amundarain Sarasola <dioni a bildua facilnet.es
>     <mailto:dioni a bildua facilnet.es>>
>
>         Jatorri duen “fungi” aditzari jarraiki, “koaderno
>         kontsumigarri”ri egoki deritzot: erabiliaren erabiliz
>         kontsumitzen dena. “Suntsigarri” ere otu zait, baina honek
>         ematen du helburua suntsitzea litzatekeela, eta ez da hori.
>         DIONISIO
>
>         De:Mikel Haranburu [mailto:musdeh a bildua terra.es
>         <mailto:musdeh a bildua terra.es>]
>         Enviado el: jueves, 31 de enero de 2013 18:40
>         Para: itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>
>         Asunto: Re: [itzul] Cuaderno fungible
>
>         "koaderno andeagarria"
>
>
>
>         On og., 2013.eko urtren 31a 15:39, imanol salegi wrote:
>
>             Labur-labur.
>
>             Haur Hezkuntzarako ikasmaterialen zerrenda batean cuaderno
>             fungible agertu zaigu. Nola emango zenukete euskaraz?
>
>             Aldez aurretik, mila esker,
>
>             Imanol
>
>
>
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130201/195f12fb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago