[itzul] Forward/resend -- Birbidali # Berriro bidali

Ane Lopez ane.lopez a bildua tradumatica.net
Or, Ots 1, 14:18:52, CET 2013


Kaixo,

Software batean, ingelesezko bi termino hauek itzultzeko arazoak ditut.

Berez, ez dute gauza bera esan nahi.

*Forward* jasotako mezu bat beste norbaiti bidaltzea da. Gaztaniazko *
remitir*.
*Resend* pertsona berari berriro bidaltzea da, hau da, gaztelaniazko *
reenviar*.

Microsoft-en glosarioak, euskaltermek etab ez dute batere laguntzen,
nahieran erabili eta trukatzen baitituzte.

Gainera, ez dut diferentzia handirik ikusten euskarazko *birbidali*
eta *berriro
bidali*-ren artean.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Ane López
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130201/7dfa2f64/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago