[itzul] Forward/resend -- Birbidali # Berriro bidali
Ane Goenaga Unamuno
a.goenaga a bildua elhuyar.com
As, Ots 5, 15:24:10, CET 2013
Kaixo, Ana:
Nik uste zuk zeuk aipatutako hitz batean dagoela gakoa: termino.
Ingelesez ere, hitzei soilik erreparatuta, ez da erraza jakiten zer esan
nahi duten (ezta gaztelaniaz ere). Testuinguru jakin batean esanahi jakin
bat hartzen dute. Eta euskaraz ere berdin gertatzen da. Esango nuke
dagoeneko nahiko finkatuak daudela Forward = Birbidali eta Resend = Berriro
bidali, betiere zuk aipatutako testuinguruan, bai Microsoft-en
lokalizazioetan, bai software librekoetan (nahiz azken horretan "resend" ez
den askotan agertzen).
Izan ondo,
** Ane Goenaga
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org
*
* Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. Ez inprimatu mezu hau
ezinbestekoa ez bada.
2013/2/4 Ane Lopez <ane.lopez a bildua tradumatica.net>
> Eskerrik asko laguntzagatik.
>
> Besteri bidali egokia iruditu zait; baina konturatu naiz jatorrizkoan
> bertan sinonimotzat hartzen dituztela (gaizki).
>
> Mila esker.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130205/ad85d76a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago