[itzul] Euskaltem

"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" iibanez a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ots 6, 12:23:48, CET 2013


Euskaltermen kontsulta eginda, ez du ezer ematen: ez "Eu" jarrita, ez horri dagokion "(4)" ponderazio marka jarrita ere, edo nik, behintzat, ez dut asmatu, zeinu guztiekin -*, %, ?- era guztietako konbinazioak egin arren.

Egiteko modurik ote dagoen jakiteko, onena, nire ustez, terminoak sartzen dituzten haiei berei galdetzea izango litzateke: webgunean bertan badago kontsultak egiteko aukera, "Kontsultak eta Iradokizunak" menu klikagarrian.

http://www.euskara.euskadi.net/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aAction.do

Dena dela, oker ez banago, Euskaltermen "(4) Eu" marka duten terminoak Terminologia Batzordeak 2005etik 2012ra bitartean onartutako hiztegietakoak berak dira, eta horiexek bakarrik. Hala, webgunean, badago beste menu klikagarri bat (bestea baino goraxeago, urdinez): "Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak".

Hor klikatuz gero, orain arte onartutako 35 hiztegiak daude, arloka sailkatuta, pdf formatuan, eta hor bai bila daitezke (4) marka dutenak (ia-ia denak, zeren marka-gabeak bigarren aukerakoak baitira, 3koak).

http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/terminologia_batzordeak_onartutako_hiztegiak.html

Ez dut ulertzen zer alde dagoen 4 markako Eu-dunen eta Eu-gabeen artean. Izan ere, nahiz eta hasieran hau dioten:


 *   4   Termino behin-behinean normalizatua/gomendatua (Terminologia Batzordearen onespenaren zain)

 *   4   [cid:781052111 a bildua 06022013-1CA2] Termino normalizatua/gomendatua.

Gero, praktikan, hiztegietako (4) guztiak dira Euskaltermen Eu-dunak (nik ausaz begiratutako bakan guztiak, behintzat, bai).

Hori egiaztatu egin beharko litzateke, aproba gehiago eginda; alegia, hiztegi terminologiko bateko termino bat hartu, eta Euskatermen begiratu, ea Eu marka duen edo ez.




________________________________
Nork: karlos del_olmo [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
Bidaltze-data: miércoles, 06 de febrero de 2013 10:29
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Euskaltem


Baten baten jasota ditu Euskaltermen Eu marka duten termino guztiak?  Hura bidaltzen badit, Wordfasterako glosario bat antolatu eta denon esku jarriko dut.  Daukanak ez daukanari...

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130206/092b5335/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: attd794c.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 9550 bytes
Azalpena: attd794c.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130206/092b5335/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago