[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
Ast, Ots 7, 15:21:52, CET 2013
Nik 'Arraunetxe' jarriko nioke (lotuta), beste izen benetan berezi bat propio sortu nahi izan ezean.
Dena den, hobe hasiera-hasieratik prest edukitzea 'izen deskriptibo' elebiduna ere, laster sortuko baita premia eta, hori eduki ezean, itzulpen desberdinen sakabanaketa:
'Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro' (?)
'Centro de tecnificación del remo y del piragüismo' (?)
Ezertarako balio badizu,
Ondo bizi,
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
From: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
Sent: osteguna, 2013.eko otsailak 7 14:58
To: ItzuL
Subject: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki Orion (non bestela? :-)
Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.
Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun etxe' ala 'Arraun etxea'.
Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).
'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba, ebitatu arrotz samar sentitzea.
Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com<mailto:euskara a bildua oriokoudala.com>
943 830 346 --> 8
Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
Aviso legal:
Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso, rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130207/7a8dd005/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago