[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Ots 7, 16:58:24, CET 2013
Ni ere "Arraun Etxea" jartzearen alde, errotuluetan "harategiA" jartzearen
motibo berberarengatik.
Beste kontu bat: "izen luzeari" dagokionez, agian "arrauneko eta
piraguismoko teknifikazio zentro" baino gehiago, "arraunketako..." jarriko
nuke.
Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 otsaila 6 16:47):
> Nik uste, zuzena Arraun Etxea dela (letra nagusiz ala baturik, ez
> dakit). Duela asko, dendetan izenak euskaraz ezartzen hasi zirenean,
> “Harategi”, “Arrandegi” eta antzekoak ikusten hasi ginen. Berehala sortu
> zen erreakzioa: tituluetan, euskaraz, -a ezartzea zela normala. Zoritxarrez
> ez dut dokumentaziorik horretaz. DIONISIO****
>
> ** **
>
> *De:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
> *Enviado el:* jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?****
>
> ** **
>
> Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki
> Orion (non bestela? :-)****
>
> ** **
>
> Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.****
>
> ** **
>
> Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun
> etxe' ala 'Arraun etxea'.****
>
> ** **
>
> Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu
> bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta
> horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).****
>
> ** **
>
> 'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba,
> ebitatu arrotz samar sentitzea.****
>
> ** **
>
> Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?****
>
> ** **
>
> Ondo-ondo bizi.****
>
> ** **
>
> *Jabier Zabaleta*****
>
> Orioko Udaleko euskara teknikaria****
>
> euskara a bildua oriokoudala.com****
>
> 943 830 346 --> 8****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130207/135613ae/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago