[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Ost, Ots 6, 16:47:25, CET 2013


Nik uste, zuzena Arraun Etxea dela (letra nagusiz ala baturik, ez dakit).
Duela asko, dendetan izenak euskaraz ezartzen hasi zirenean, "Harategi",
"Arrandegi" eta antzekoak ikusten hasi ginen. Berehala sortu zen erreakzioa:
tituluetan, euskaraz, -a ezartzea zela normala. Zoritxarrez ez dut
dokumentaziorik horretaz. DIONISIO

 

De: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com] 
Enviado el: jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

 

Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki
Orion (non bestela? :-)

 

Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.

 

Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun etxe'
ala 'Arraun etxea'.

 

Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu
bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta
horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).

 

'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba, ebitatu
arrotz samar sentitzea.

 

Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?

 

Ondo-ondo bizi.

 

Jabier Zabaleta

Orioko Udaleko euskara teknikaria

euskara a bildua oriokoudala.com

943 830 346 --> 8

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130206/3a60f782/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago