[itzul] dialektologia eta itzulpengintza

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ots 8, 14:29:02, CET 2013


Ez da argia eta epel samarra da. Nik ulertzen dudanetik, Eusko
Jaurlaritzak euskara batua erabiliko du (2.1), baina herritarrekin
ahozko harreman zuzenean dituen langileek tokian tokiko euskalkia jakin
behar dute, 'oinarrizko ezagutza' nahikoa bada ere (2.4). "Lurralde
mailan diharduten administrazioak" orokorra ez beste guztiak direla
esango nuke. Aintzat hartzea, berriz, ondoren lexikoaren eta
terminologiaren batasuna eta erabilera orokorreko hitzekiko jokabidea
aipatzen duela kontuan hartuta, erabiltzea dala ezingo da ukatu, eta
erabilera bultzatzea eta sustatzea ere bai (2.2). "Tokian tokiko
administrazioak" ez dakit "lurralde mailan diharduten administrazioak"
diren ala horietako batzuk; segurutik: lurraldea baino eremu
txikiagokoak. Horietan bertako euskalkia erabiltzea hobesten da
herritarrekiko harremanetan (bidezkoa baita, dioenez), batez ere
ahozkoetan, beraz idatzietan ere bai (2.3). Hortaz, administrazio
barruko paperetan geratuko litzateke euskara batua.

 

Hori neure interpretazioa baino ez da, adierazpen lausoa da eta. Baina
legeak bezala, botere legegileak legea egin ondoren, interpretazioa
inoren esku geratzen da. Nork berea.

 

Jon

 

 

 

________________________________

Nork: Alberto Martinez de la Cuadra [mailto:acuadra a bildua zamudiokoudala.net] 
Bidaltze-data: viernes, 08 de febrero de 2013 12:49
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] dialektologia eta itzulpengintza

 

 

Nik ez dut inoiz jakin nola interpretatu behar diren 137. arauak
Administraziorako ematen dituen 2.2. eta 2.3. irizpideak. 

Administrazio orokorrean euskara batua <erabiliko> dela dio 2.1.
irizpidean, baina gero 2.2. irizpidean dio lurralde mailan diharduten
administrazioek <aintzat hartuko> dituztela bertako euskalkiak. Uste dut
2.1. irizpideko o"erabiliko da"tik 2.2. irizpideko "aintzat hartuko da"
lauso horretara badagoela aldea. Zer da aintzat hartzea? Erabiltzea?
Euskara idatzian erabiltzea? Administrazio-testuetan erabiltzea
(hirigintzaz, kontratazioaz...)?

2.3. irizpidean aipatzen den "bidezkoa da euskalkiak erabiltzea"
horretan ere ez da zehazten aipatzen dituen administrazioetan zein
izango litzatekeen egokiena euskara idatzirako. Ez du debekatzen, baina
euskalkiak idaztera bultzatzen du?

 

Arau horrek Administraziorako emaniko irizpideak hauek dira:

 

2.1. Euskara idatziari dagokionez, administrazio orokorrean euskara
batua erabiliko da.

2.2. Lurralde mailan diharduten administrazioek aintzat hartuko dituzte
bertako euskalkiak; betiere administrazioko lexikoaren eta
terminologiaren batasuna begiratuz, erabilera orokorreko hitzen ordeak
asmatzen ibili gabe.

2.3. Bidezkoa da tokian tokiko administrazioek bertako euskalkia
erabiltzea herritarrekiko harremanetan, batik bat ahozkoetan.

2.4. Herritarrekin ahozko harreman zuzena duten administrazioetako
langileek

tokian tokiko euskalkiaren oinarrizko ezagutza behar dute.

 

Alberto MC

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130208/76218228/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago