[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Ots 11, 09:33:05, CET 2013
Izena gehi deskribatzailea jartzekotan, zer esanik ez, 'Arraun Etxe
arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa' zuzena eta egokia
dela. Are gehiago, horrela jarrito nuke, -a gabe, letra larriz izena eta
letra xehez deskribatzailea (Joxe Marik esandakoak garantiza du).
Hasierako mezutik 'Harategi/Harategia' bezalako zalantza zegoela ulertu
nuen, ez 'Agirretxe/Agirretxea harategia' bezalakoa. Ondorengo mezuak
irakurrita argitu zait kontua.
Jon
________________________________
Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
Bidaltze-data: jueves, 07 de febrero de 2013 15:34
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Gero akatsik ez egiteko, akatsa orain egitea ez da bide, eta bidea ere
ez.
Jon Agirre
________________________________
Nork: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
Bidaltze-data: jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki
Orion (non bestela? :-)
Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.
Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun
etxe' ala 'Arraun etxea'.
Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina
badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta
horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).
'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba,
ebitatu arrotz samar sentitzea.
Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130211/c39d75f7/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago