[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

Jabier Zabaleta euskara a bildua oriokoudala.com
Al, Ots 11, 10:01:03, CET 2013


Erantzun soka polita ekarri du joan den ostegunean egin nuen galderak :-)

Denak arretaz irakurri eta gero, erabaki dugu honela 'bataiatuko' dugula gure teknifikazio zentro dontsu hori: 

ARRAUNETXE
arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa

Askok esan du lehen, baina esan dezadan nik ere: benetako luxua da horrelako foro bat izatea,  horrenbeste jende prestuz osatua, beti laguntzeko gogoz.

Eskerrik asko denoi! 

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 830 346 --> 8

El 11/02/2013, a les 09:33, "jon-agirre a bildua ej-gv.es" <jon-agirre a bildua ej-gv.es> va escriure:

> Izena gehi deskribatzailea jartzekotan, zer esanik ez, ‘Arraun Etxe arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroa’ zuzena eta egokia dela. Are gehiago, horrela jarrito nuke, –a gabe, letra larriz izena eta letra xehez deskribatzailea (Joxe Marik esandakoak garantiza du). Hasierako mezutik ‘Harategi/Harategia’ bezalako zalantza zegoela ulertu nuen, ez ‘Agirretxe/Agirretxea harategia’ bezalakoa. Ondorengo mezuak irakurrita argitu zait kontua.
>  
> Jon
>  
>  
> Nork: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
> Bidaltze-data: jueves, 07 de febrero de 2013 15:34
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
>  
>  
> Gero akatsik ez egiteko, akatsa orain egitea ez da bide, eta bidea ere ez.
>  
> Jon Agirre
>  
>  
> Nork: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com] 
> Bidaltze-data: jueves, 07 de febrero de 2013 14:58
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
>  
>  
> Arrauneko eta piraguismoko teknifikazio zentro bat zabalduko dute aurki Orion (non bestela? :-)
>  
> Inaugurazioaren bezperatan gaude eta bataiatu egin nahi dugu kreatura.
>  
> Zalantzatan nabil zer ote dugun egokiago zentroa izendatzeko: 'Arraun etxe' ala 'Arraun etxea'.
>  
> Egingo nuke 'Arraun etxea' gozoago sartzen zaigula belarritik; baina badu bere 'ajea' ere: laster ginateke 'Arraun Etxeako programazioa' eta horrelakoak irakurtzen eta, are okerrago, entzuten (!).
>  
> 'Arraun etxe', berriz, libre da arrisku horretatik; baina ezin, ba, ebitatu arrotz samar sentitzea.
>  
> Argi pixka bat emango al didazue, bide egokia aukeratzeko?
>  
> Ondo-ondo bizi.
>  
> Jabier Zabaleta
> Orioko Udaleko euskara teknikaria
> euskara a bildua oriokoudala.com
> 943 830 346 --> 8

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130211/b3be46cc/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago