[itzul] ***BULK*** Re: Arraun etxe ala Arraun etxea?
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
As, Ots 12, 10:57:34, CET 2013
Edo nik zerbait galdu dut, edo bi gauza nahasten ari gara.
"Jatetxe" ez da izen berezi bat, eta "Miren jatetxea" behar du, dudarik
gabe. Kontu horretan inork ez du dudarik egin mezu-truke guztian, oso oker
ez banago.
Beste gaiarekin, ez dut eranstekorik. Gogora dezadan, badaezpada, ez garela
"Arraun" izeneko etxe batez ari, orduan "Arraun etxea" baikenuke aukera
bakarra, "Miren jatetxea" bezala.
Patxi
2013/2/12 Itzultzailea - Eibarko Udala <itzultzaile a bildua eibar.net>
> **
> *Orduan, zertan gabiltza 'jatetxe' jartzen duten tabernari guztien
> atzetik segika? Xeheteria hutsean? Gogora datorkit zeraren zer hura, baduela
> ** itsasoak bere xedea, bere marra, bere mugarria eta zedarri iakina,
> zein
> baita itsasertz eta kostako sablea, hondarra, harea eta legarra. *
> **
> begoņa azpiri
>
> ------------------------------
> *De:* Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
> *Enviado el:* asteartea, 2013.eko otsailak 12 10:03
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* ***BULK*** Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
>
> Bigarren itzulia?
>
> Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi sailetako izenak ezagutzen
> ditugula: "etxe" amaierakoak eta "etxea" amaierakoak. Ez daukat ezer,
> jakina, "Arraun Etxea (-a)" izenaren kontra. Baina gogorarazi nahi nuen
> euskarazkoa dela beste aukera ere, artikulurik gabekoa, oso oker ez banago.
>
> Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako Datu
> Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak, nola ez,
> baina badira "etxe" amaierakoak ere.
>
> http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus
>
> http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/
>
> Nafarroakoan ("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako:
> Xukiletx (Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe
> (Bakaiku, Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan),
> Kandeletxe (Leitza)…
>
> Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe (Zizurkil),
> Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe (Errezil)…
>
> Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai arruntek beti gorde behar
> balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro, -egi, edo -bizkar amaierako
> toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?
>
> Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen
> egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate
> baterako; hori egia da.
>
> Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia"
> izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta
> lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).
>
> Egun ona izan!
>
> Patxi
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130212/d0320066/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago