[itzul] ***BULK*** Re: Arraun etxe ala Arraun etxea?

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile a bildua eibar.net
As, Ots 12, 10:24:14, CET 2013


Orduan, zertan gabiltza 'jatetxe' jartzen duten tabernari guztien atzetik segika? Xeheteria hutsean? Gogora datorkit zeraren zer hura, baduela itsasoak bere xedea, bere marra, bere mugarria eta zedarri iakina, zein
baita itsasertz eta kostako sablea, hondarra, harea eta legarra.

begoņa azpiri

________________________________
De: Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
Enviado el: asteartea, 2013.eko otsailak 12 10:03
Para: ItzuL
Asunto: ***BULK*** Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

Bigarren itzulia?

Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi sailetako izenak ezagutzen ditugula: "etxe" amaierakoak eta "etxea" amaierakoak. Ez daukat ezer, jakina, "Arraun Etxea (-a)" izenaren kontra. Baina gogorarazi nahi nuen euskarazkoa dela beste aukera ere, artikulurik gabekoa, oso oker ez banago.

Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako Datu Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak, nola ez, baina badira "etxe" amaierakoak ere.

         http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus

         http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/

Nafarroakoan ("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako: Xukiletx (Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe (Bakaiku, Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan), Kandeletxe (Leitza)...

Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe (Zizurkil), Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe (Errezil)...

Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai arruntek beti gorde behar balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro, -egi, edo -bizkar amaierako toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?

Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate baterako; hori egia da.

Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia" izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).

Egun ona izan!

Patxi



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130212/c3ccf2de/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago