[itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Ots 12, 14:23:06, CET 2013


Honela laburbilduko nuke kontua:

1.- "Arraunetxe" ontzat jotzeko, izen berezitzat hartu beharra dago.

2.- Norberak zilegi du bere etxeari gogokoen duen izena jartzea. Horrekin,
eztabaida amaituta legoke.

3.- Alabaina, "Arraun Etxea" eta "Arraunetxe"ren artean aukeratzeari
dagokionez, euskararen ikuspegitik logikoena iruditzen zait arrunta den
euskal izen bat hain zuzen ere halakotzat tratatzea, arruntzat. Izendapen
bat erabakitzean, arrunta dena berezitzat tratatzeak, uste dut horixe bera
erakusten duela: "arrunta dena (edo behar lukeena)... berezitzat
hartzea". Hurbilago ikusten dut euskarazko izendapena gauza arrotz gisa
tratatzen duen jarrera batetik. Ez naiz honekin esaten ari, noski,
"Etxeberri" eta horrelakoak inola ere gaztelaniaren ikuspegitik osatuta
daudenik, baizik eta, batetik, salbuespenekoak direla, eta, bestetik,
tankera horretakoak direla, kasualitatez, gaztelaniazko funtzionamendu bati
erosoen zaizkionak, "Eusko Tren" izendapenak agerian uzten duen bezala.
Nire ustez, euskarazko ikusmolde batetik, errotulu batean normalena "Arraun
Etxea" da, "Zuzenbide Fakultatea" den bezalaxe.

<jon-agirre a bildua ej-gv.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 12 10:48):

>  Izen moduan, biak dira zuzenak, artikuludunak eta hainbakoak. Beraz,
> aukera librea dela uste dut, gustukoa.****
>
> ** **
>
> Arazoa, ostera, ez da horrekin konpontzen. Oso larria da Iņakik azaldutako
> fenomenoa, eta Oriotik at ere ikusten eta entzuten dugu (hizkuntzaren
> profesionalei entzun izan diet “*EuskaltzaindiAkoa”, “*ikurrina bat”,
> “*hiru ertzaina” eta horrelakoak). Hori ez da konpontzen izenetatik –a
> kenduta, hiztunei irakatsita baino. “Orioko futbol taldea” izenetik –ko
> kentzea konponbidea ez den bezalaxe, beste izenetatik –a artikulua kentzea
> ez da irtenbidea. Alfabetatzea, batetik, eta gaztelaniaren nagusitasuna
> bestetik; horiek dira askatu behar diren korapiloak. Soziolinguistika eta
> psikolinguistika.****
>
> ** **
>
> Jon****
>
> ** **
>  ------------------------------
>
> *Nork:* Patxi Petrirena [mailto:petrirena a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* martes, 12 de febrero de 2013 10:03
>
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Arraun etxe ala Arraun etxea?
> ****
>
> ** **
>
> ** **
>
> Bigarren itzulia?
>
>
> Galdera irakurri nuenean, esan nuen bi sailetako izenak ezagutzen
> ditugula: "etxe" amaierakoak eta "etxea" amaierakoak. Ez daukat ezer,
> jakina, "Arraun Etxea (-a)" izenaren kontra. Baina gogorarazi nahi nuen
> euskarazkoa dela beste aukera ere, artikulurik gabekoa, oso oker ez banago.
>
> Izen batzuk bilatu ditut Nafarroako Toponimia Ofiziala eta Gipuzkoako Datu
> Espazialen Azpiegitura webguneetan. Asko dira "etxea" amaierakoak, nola ez,
> baina badira "etxe" amaierakoak ere.
>
>          http://toponimianavarra.tracasa.es/Default.aspx?lang=eus
>
>          http://b5m.gipuzkoa.net/web5000/
>
> Nafarroakoan ("etxe" eta "etx" amaierak bilatuta), hor ditugu, esaterako:
> Xukiletx (Baztan), Etuletx (Esteribar), Artetxe (Arano), Auntzetxe
> (Bakaiku, Ziordia, Altsasu eta Etxarri Aranatz), Beitikoetxe (Baztan),
> Kandeletxe (Leitza)…
>
> Gipuzkoakoan, lehenbiziko banaka batzuk hartuta: Abeletxe (Zizurkil),
> Abatetxe (Elgoibar), Aginetxe (Azpeitia), Agirretxe (Errezil)…
>
> Pentsatzen dut, bestalde, izen berezietan osagai arruntek beti gorde behar
> balute artikulua ez genukeela ezagutuko -soro, -egi, edo -bizkar amaierako
> toponimorik, bakar batzuk aipatzeagatik, ez?
>
> Xabier Aristegietaren galderarentzat, ez dut erantzunik: "Eusko Tren izen
> egokia da?". Ez dut inola ere irudikatzen "Bidasoko Tren" izena, esate
> baterako; hori egia da.
>
> Baina egia da, halaber, txoko bat bataiatzeko "Mindegi" eta "Mindegia"
> izenak ibili ditudala buruan (oraintxe konturatu naiz, kasualitatez), eta
> lehenbizikoa aukeratu dudala (aurkitu ditut lekukotasunak, jakina).
>
> Egun ona izan!
>
> Patxi  ****
>
>   ****
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130212/b1b1157d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago