[itzul] Zalantza
Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)
aixe a bildua ctv.es
Ost, Ots 13, 11:24:06, CET 2013
Aditzak («sortzen zuen») ergatibo marka eskatzen duenez, ez da zuzena.
Gainera, idazkera traketsa du, zalantza ez baita «desfilea nola aterako»
horrek sortua: «desfilea nola aterako» da, hain zuzen ere, zalantza.
Beraz, honela jarriko nuke:
«baina larriagoa zen zerabilten zalantza, desfilea nola aterako»
edo
«baina larriagoa zen sortu zitzaien zalantza, desfilea nola aterako»
Ondo izan,
Xabier
_________________________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ
Tel.: 945 174 476
2013-02-13 10:45(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k idatzi zuen:
> Kaixo: sentitzen dut kate luze eta interesgarri horretan sartu behar
> izatea, baina...
>
> Zuzena al da esaldi hau?
>
> "baina larriagoa zen desfilea nola aterako (horrek) sortzen zuen zalantza"
>
> Esaldi horretan 'horrek' hori nik txertatu dut.
>
> Egun on (hotz) pasa
>
> Joxemari
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130213/a8488232/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago