[itzul] Zalantza

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua itzuliz a bildua euskaltel.net
Ost, Ots 13, 11:38:12, CET 2013


... eta 'zalantza' alde batera utzita, esaldi balitz:

"baina larriagoa zen 'desfilea nola aterako horrek' sortzen zuen/zien 
tentsioa"
"baina larriagoa zen 'desfilea nola aterako zen horrek' sortzen 
zuen/zien tentsioa"

Biak baleko?


2013/02/13 11:24(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>
> Aditzak («sortzen zuen») ergatibo marka eskatzen duenez, ez da zuzena. 
> Gainera, idazkera traketsa du, zalantza ez baita «desfilea nola 
> aterako» horrek sortua: «desfilea nola aterako» da, hain zuzen ere, 
> zalantza. Beraz, honela jarriko nuke:
>
> «baina larriagoa zen zerabilten zalantza, desfilea nola aterako»
>
> edo
>
> «baina larriagoa zen sortu zitzaien zalantza, desfilea nola aterako»
>
>
> Ondo izan,
>
> Xabier
>
> _________________________
>
> Xabier Armendaritz
> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
> Biltzar Nagusiak, 11, behea
> 01010 GASTEIZ
>
> Tel.: 945 174 476
>
>
>
> 2013-02-13 10:45(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo: sentitzen dut kate luze eta interesgarri horretan sartu behar 
>> izatea, baina...
>>
>> Zuzena al da esaldi hau?
>>
>> "baina larriagoa zen desfilea nola aterako (horrek) sortzen zuen 
>> zalantza"
>>
>> Esaldi horretan 'horrek' hori nik txertatu dut.
>>
>> Egun on (hotz) pasa
>>
>> Joxemari
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130213/98960090/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago