[itzul] Zalantza

Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) aixe a bildua ctv.es
Ost, Ots 13, 11:53:09, CET 2013


Lehena bai, dudarik gabe. Dena dela, komatxoek honela beharko liketek:

"baina larriagoa zen 'desfilea nola aterako' horrek sortzen zuen/zien 
tentsioa"


Bigarrena, berriz, ez nuke ontzat joko, honela jarriko nikek:

"baina larriagoa zen desfilea nola aterako zen duda egiteak sortzen 
zuen/zien tentsioa"

edo

"baina larriagoa zen desfilea nola aterako zen zalantzak sortzen 
zuen/zien tentsioa"


Ondo izan,

Xabier

_________________________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476



2013-02-13 11:38(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k idatzi zuen:
> ... eta 'zalantza' alde batera utzita, esaldi balitz:
>
> "baina larriagoa zen 'desfilea nola aterako horrek' sortzen zuen/zien 
> tentsioa"
> "baina larriagoa zen 'desfilea nola aterako zen horrek' sortzen 
> zuen/zien tentsioa"
>
> Biak baleko?
>
>
> 2013/02/13 11:24(e)an, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.)(e)k idatzi zuen:
>>
>> Aditzak («sortzen zuen») ergatibo marka eskatzen duenez, ez da 
>> zuzena. Gainera, idazkera traketsa du, zalantza ez baita «desfilea 
>> nola aterako» horrek sortua: «desfilea nola aterako» da, hain zuzen 
>> ere, zalantza. Beraz, honela jarriko nuke:
>>
>> «baina larriagoa zen zerabilten zalantza, desfilea nola aterako»
>>
>> edo
>>
>> «baina larriagoa zen sortu zitzaien zalantza, desfilea nola aterako»
>>
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Xabier
>>
>> _________________________
>>
>> Xabier Armendaritz
>> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>> Biltzar Nagusiak, 11, behea
>> 01010 GASTEIZ
>>
>> Tel.: 945 174 476
>>
>>
>>
>> 2013-02-13 10:45(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k idatzi zuen:
>>> Kaixo: sentitzen dut kate luze eta interesgarri horretan sartu behar 
>>> izatea, baina...
>>>
>>> Zuzena al da esaldi hau?
>>>
>>> "baina larriagoa zen desfilea nola aterako (horrek) sortzen zuen 
>>> zalantza"
>>>
>>> Esaldi horretan 'horrek' hori nik txertatu dut.
>>>
>>> Egun on (hotz) pasa
>>>
>>> Joxemari
>>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130213/1e7e6f99/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago