[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
As, Ots 19, 13:35:42, CET 2013


Irudipena daukat duela urte batzuetako gauza berak errepikatzen ari garela
(asko aurreratu ez dugun seinale).
Nolanahi ere, kontuan izan behar genituzke badirela saihestu ezineko kontu
batzuk:

1- escuela sostenible, stand sostenible, fiestas sostenibles, presupuesto
sostenible, lácteos sostenibles... kritikatzekoak dira, ados, txepelkeriak
dira, ados, barregarriak dira, ados,... baina izan, badira.

2- "sostenible" horien guztien jatorria "sostenible" adjektibo
erreferentzialaren adiera berri batean dago: "sostenible"-ren erreferentzia
"desarrollo sostenible / développement ** durable / sustainable
development" da. Alegia, izen horrek eta adjektibo horrek osatzen duten
sintagma da "sostenible/durable/sustainable" adjektiboaren adiera berriaren
erreferentea. Beraz, segitu dezakegu "sostenible/durable/sustainable"
adjektiboaren jatorrizko esanahiekin txantxak egiten eta desegokitasuna
aldarrikatzen (erdaretan hala ibili ziren hasiera-hasieran, baina laster
asko ixildu zen eztabaida; errealitateak ixildu zuen), baina alferrik.
Adiera berria, dagoeneko, hiztegietan dago:

Cambridge International Dictionary of English
sustainable:  causing little or no damage to the environment and therefore
able to continue for a long time: *A large international meeting was held
with the aim of promoting sustainable development in all countries*.

DRAE
sostenible: adj. Dicho de un proceso: Que puede mantenerse por sí mismo,
como lo hace, p. ej., un desarrollo económico sin ayuda exterior ni merma
de los recursos existentes.

Euskarara etorrita, "iraunkor" adjektiboak benetako arazoak ditu. Behin eta
berriro egiaztatu ahal izan dugu (hor dago txostena, inork irakurri nahi
badu; ez naiz gehiago luzatuko horretaz). "Okupatuta" egoteak sortzen du
arazoa, eta ez >"iraunkor"en jatorrizko esanahiarekin borrokan egoteak.

Gu "garapen jasangarria" -eta, hortik, "jasangarri" eta "jasangarritasun",
familia osoa hartu behar baita kontuan- erabiltzen ari gara Elhuyarren
1996az geroztik (badaezpada: ez da guk asmatua. Alegia, ez dut "jasangarri"
aldezten gure "produktua" delako). 17 urteotan milaka eta milaka aldiz
erabili dugu, eta oraindik ez dugu aurkitu BENETAKO arazorik (ez naiz ari
gerta litezkeen arazo hipotetikoei buruz); ezta bat ere. Ez, behintzat,
"sustainable"k edo "sostenible"k ez duenik (arazo objektiboei buruz ari
naiz, ez gustuei buruz).

3- Inork pentsatzen badu "lácteo sostenible" eta "desarrollo sostenible"
sintagmak euskaratzeko egokia dela kasu baterako adjektibo bat erabiltzea
eta beste kasurako beste bat, pentsatu behar luke, lehenago, gaztelaniaz
"lácteo"ri "sostenible" adjektiboa jarri zaiola "desarrollo sostenible"tik
eratorritako "sostenible" berria eta moda-modakoa hor dagoelako (alde
batera utzita jokabide hori erridikulua den ala ez). Beraz, euskaraz
"sustainable" berri horren ordain estandarra ez den beste bat jartzea,
itzultzaileak uste duelako berezko eta jatorrizko esanahiari egokiagoa
delako, nire ustez, errealitatetik kanpo aritzea da (hizkuntza-arrazoiek
gutxi balio baitute errealitate horretan, zoritxarrez), eta jatorrizko
mezuari (mezu txepela bada ere) "traizioa" egitea.

Alfontso Mujika
(jarraituko nuke gustura, baina, Gabriel Arestiren baimenaz, "guretzat
berdin dira astea eta jaia" ez da egia. Eta egia izanik ere "lana bihurtzen
dugula kantatzeko jaia", ez naiz kantatzetik bizi)


2013/2/19 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>

>  Lehengoan Orion izan nintzen, eta “ikastetxe jasangarria” daukazuela
> ikusi nuen. Ikasleen ikuspegitik edo… ;-)****
>
> ** **
>
> Iraunkortasunez ekoitzitako esnekiak.****
>
> Iraunkortasunezko esnekiak****
>
> ** **
>
> Horrelako zerbait emango nuke.****
>
> ** **
>
> Jon****
>
> ** **
>
> ** **
>  ------------------------------
>
> *Nork:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
> *Bidaltze-data:* lunes, 18 de febrero de 2013 13:13
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] “Productos Lácteos Sostenibles”****
>
> ** **
>
> ** **
>
> Joan den ostiralean aritu zen gai horretaz (sostenible/iraunkor) Bego
> Montorio '31 eskutik' blogean. ****
>
> ** **
>
> http://31eskutik.com/2013/02/15/stand-iraunkorra/****
>
> ** **
>
> Artikuluak Antton Gurrutxagaren erantzuna izan zuen, oso argigarria.****
>
> ** **
>
> Anttonek erantzun horretan dioenaren arabera, ordain egokiena 'esneki
> jasangarriak' izango litzatekeela ulertzen dut.****
>
> ** **
>
> Ondo-ondo bizi.****
>
> ** **
>
> *Jabier Zabaleta*****
>
> Orioko Udaleko euskara teknikaria****
>
> euskara a bildua oriokoudala.com****
>
> 943 830 346 --> 8****
>
> ** **
>
> El 18/02/2013, a les 12:56, Laxaro <laxaro a bildua gmail.com> va escriure:****
>
>
>
> ****
>
> Baina horrexek sortzen dit kezka niri, 'iraunkor' horrek esnea
> produktuaren iraunkortasuna adierazten duela gehiago dirudi, eta
> izenburuaren asmoa lanbidea iraunarazteko bideak jartzea dela.
> Laxaro****
>
> Josu Garate<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila
> 18 12:46):****
>
> *Esneki iraunkorrak* esan liteke.****
>
> Laxaro<laxaro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 18 12:31):
> ****
>
> ** **
>
> Goian datorren izenburu hori inork eman al du euskaraz? Bada ez bada ere.
> Aldez aurretik eskerrik asko.
>
> --
> Laxaro****
>
>  ** **
>
>
>
>
> --
> Laxaro****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130219/480768b7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago