[itzul] "Productos Lácteos Sostenibles"

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
As, Ots 19, 14:43:04, CET 2013


Alfontsoren mezuari buruz oharren bat edo beste; laburki, ezinbestean:

Egia esateko, nik ez dakit zergatik diren kritikatzekoak "escuela
sostenible, lácteos sostenibles..." horiek. Irizpidea natur ingurunearen
iraupenarekiko bateragarritasuna eta horren ondoriozko iraunkortasuna
("iraunkortasun" bere zentzu arruntean hartuta) baldin bada, ez dut
ulertzen zer arrazoibidek zedarritzen duen bateragarritasun hori eduki
dezaketen izenen multzoa, multzo horretatik kanpo beste izen-multzo
erraldoi bat utziz. Agian oker nago, baina iruditzen zait ezen,
potentzialki, edozer gauza izan daitekeela "sostenible"a (edo kontrakoa),
eta, hain zuzen ere, horixe frogatuko ligukete gure egunerokotasunera
etengabe jauzi egiten duten "izena+sostenible" konbinazio berriek.

Bere mezuko hirugarren puntuko ideia orokorrarekin ados nago (ez, goian
adierazi dudanez, jatorrizko mezua txepelkeriatzat jotzearen
ingurukoarekin): ez da egokia "sostenible" adierazteko itzultzaileak
adjektibo ezberdinak erabili behar izatea izen+adjektibo bikote bakoitzean.

Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com> igorleak hau idatzi zuen
(2013 otsaila 19 13:35):

> Irudipena daukat duela urte batzuetako gauza berak errepikatzen ari garela
> (asko aurreratu ez dugun seinale).
> Nolanahi ere, kontuan izan behar genituzke badirela saihestu ezineko kontu
> batzuk:
>
> 1- escuela sostenible, stand sostenible, fiestas sostenibles, presupuesto
> sostenible, lácteos sostenibles... kritikatzekoak dira, ados, txepelkeriak
> dira, ados, barregarriak dira, ados,... baina izan, badira.
>
> 2- "sostenible" horien guztien jatorria "sostenible" adjektibo
> erreferentzialaren adiera berri batean dago: "sostenible"-ren erreferentzia
> "desarrollo sostenible / développement **durable / sustainable
> development" da. Alegia, izen horrek eta adjektibo horrek osatzen duten
> sintagma da "sostenible/durable/sustainable" adjektiboaren adiera berriaren
> erreferentea. Beraz, segitu dezakegu "sostenible/durable/sustainable"
> adjektiboaren jatorrizko esanahiekin txantxak egiten eta desegokitasuna
> aldarrikatzen (erdaretan hala ibili ziren hasiera-hasieran, baina laster
> asko ixildu zen eztabaida; errealitateak ixildu zuen), baina alferrik.
> Adiera berria, dagoeneko, hiztegietan dago:
>
> Cambridge International Dictionary of English
> sustainable:  causing little or no damage to the environment and therefore
> able to continue for a long time: *A large international meeting was held
> with the aim of promoting sustainable development in all countries*.
>
> DRAE
> sostenible: adj. Dicho de un proceso: Que puede mantenerse por sí mismo,
> como lo hace, p. ej., un desarrollo económico sin ayuda exterior ni merma
> de los recursos existentes.
>
> Euskarara etorrita, "iraunkor" adjektiboak benetako arazoak ditu. Behin
> eta berriro egiaztatu ahal izan dugu (hor dago txostena, inork irakurri
> nahi badu; ez naiz gehiago luzatuko horretaz). "Okupatuta" egoteak sortzen
> du arazoa, eta ez >"iraunkor"en jatorrizko esanahiarekin borrokan egoteak.
>
> Gu "garapen jasangarria" -eta, hortik, "jasangarri" eta "jasangarritasun",
> familia osoa hartu behar baita kontuan- erabiltzen ari gara Elhuyarren
> 1996az geroztik (badaezpada: ez da guk asmatua. Alegia, ez dut "jasangarri"
> aldezten gure "produktua" delako). 17 urteotan milaka eta milaka aldiz
> erabili dugu, eta oraindik ez dugu aurkitu BENETAKO arazorik (ez naiz ari
> gerta litezkeen arazo hipotetikoei buruz); ezta bat ere. Ez, behintzat,
> "sustainable"k edo "sostenible"k ez duenik (arazo objektiboei buruz ari
> naiz, ez gustuei buruz).
>
> 3- Inork pentsatzen badu "lácteo sostenible" eta "desarrollo sostenible"
> sintagmak euskaratzeko egokia dela kasu baterako adjektibo bat erabiltzea
> eta beste kasurako beste bat, pentsatu behar luke, lehenago, gaztelaniaz
> "lácteo"ri "sostenible" adjektiboa jarri zaiola "desarrollo sostenible"tik
> eratorritako "sostenible" berria eta moda-modakoa hor dagoelako (alde
> batera utzita jokabide hori erridikulua den ala ez). Beraz, euskaraz
> "sustainable" berri horren ordain estandarra ez den beste bat jartzea,
> itzultzaileak uste duelako berezko eta jatorrizko esanahiari egokiagoa
> delako, nire ustez, errealitatetik kanpo aritzea da (hizkuntza-arrazoiek
> gutxi balio baitute errealitate horretan, zoritxarrez), eta jatorrizko
> mezuari (mezu txepela bada ere) "traizioa" egitea.
>
> Alfontso Mujika
> (jarraituko nuke gustura, baina, Gabriel Arestiren baimenaz, "guretzat
> berdin dira astea eta jaia" ez da egia. Eta egia izanik ere "lana bihurtzen
> dugula kantatzeko jaia", ez naiz kantatzetik bizi)
>
>
> 2013/2/19 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
>
>   Lehengoan Orion izan nintzen, eta “ikastetxe jasangarria” daukazuela
>> ikusi nuen. Ikasleen ikuspegitik edo… ;-)****
>>
>> ** **
>>
>> Iraunkortasunez ekoitzitako esnekiak.****
>>
>> Iraunkortasunezko esnekiak****
>>
>> ** **
>>
>> Horrelako zerbait emango nuke.****
>>
>> ** **
>>
>> Jon****
>>
>> ** **
>>
>> ** **
>>  ------------------------------
>>
>> *Nork:* Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com]
>> *Bidaltze-data:* lunes, 18 de febrero de 2013 13:13
>> *Nori:* ItzuL
>> *Gaia:* Re: [itzul] “Productos Lácteos Sostenibles”****
>>
>> ** **
>>
>> ** **
>>
>> Joan den ostiralean aritu zen gai horretaz (sostenible/iraunkor) Bego
>> Montorio '31 eskutik' blogean. ****
>>
>> ** **
>>
>> http://31eskutik.com/2013/02/15/stand-iraunkorra/****
>>
>> ** **
>>
>> Artikuluak Antton Gurrutxagaren erantzuna izan zuen, oso argigarria.****
>>
>> ** **
>>
>> Anttonek erantzun horretan dioenaren arabera, ordain egokiena 'esneki
>> jasangarriak' izango litzatekeela ulertzen dut.****
>>
>> ** **
>>
>> Ondo-ondo bizi.****
>>
>> ** **
>>
>> *Jabier Zabaleta*****
>>
>> Orioko Udaleko euskara teknikaria****
>>
>> euskara a bildua oriokoudala.com****
>>
>> 943 830 346 --> 8****
>>
>> ** **
>>
>> El 18/02/2013, a les 12:56, Laxaro <laxaro a bildua gmail.com> va escriure:****
>>
>>
>>
>> ****
>>
>> Baina horrexek sortzen dit kezka niri, 'iraunkor' horrek esnea
>> produktuaren iraunkortasuna adierazten duela gehiago dirudi, eta
>> izenburuaren asmoa lanbidea iraunarazteko bideak jartzea dela.
>> Laxaro****
>>
>> Josu Garate<josugarate a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila
>> 18 12:46):****
>>
>> *Esneki iraunkorrak* esan liteke.****
>>
>> Laxaro<laxaro a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013 otsaila 18
>> 12:31):****
>>
>> ** **
>>
>> Goian datorren izenburu hori inork eman al du euskaraz? Bada ez bada ere.
>> Aldez aurretik eskerrik asko.
>>
>> --
>> Laxaro****
>>
>> ** **
>>
>>
>>
>>
>> --
>> Laxaro****
>>
>> ** **
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130219/703c91ea/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago