[itzul] productos lácteos sostenibles
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Ots 20, 11:42:04, CET 2013
Erabat ados Jonekin, eta palu bakoitzak sostenga dezala bere standaren
oihala.
El 20/02/2013 11:04, <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:
> Nik bestetara ikusten dut, bada. Argudio eta irizpide bertsuak erabilita,
> (bai Anttonenak bai Martinenak) bestelako ondorioetara heltzen naiz. Inor
> gogatzeko asmo barik, are gutxiago inor gogaitzeko...
>
> Euskaltzaindiak 'garapen iraunkorra' eman badu (erabakia ikusi nahi nuke),
> hori behintzat balekoa da. Ni prest nengoke Xabierren 'sostengagarri'ri
> eusteko, gainerako zalantzazkoetan. Baina, Anttonen arabera, gainerako
> 'sostenible/durable/sustainable' guztiak haren oihartzun badira, hartatik
> jo beharko litzateke.
>
> Lehenago ere 'ingurumen' hitzari gertatu zitzaion adiera batean
> 'ingurugiro' baztertu zuela (ingurumenekoaz besteko esanahietan, nik neuk,
> erabiltzen dut 'ingurugiro', 'testuinguru'ren ordez, testuaz barik egoeraz
> ari naizenean). Eta gogoratu nahi dut 1998ko "Ingurugiro Hiztegia"
> ingurumen hiztegian ez zutela sartu nahi izan. Geroagokoan bai. Oraingo
> 'iraunkor/jasangarri/sostengagarri' ere, hasierako kalapitaren ostean nork
> dio ez dela bake-bakean aldatuko?
>
> Martinek dioen "...maila horretako hizkera berezituan...", berezitutasun
> maila apalekoa dela onartu beharko da, edozerekin erabiltzen baita, ez
> ingurumenari lotuta bakarrik. Hizkera arruntean txertatu da berezituan
> sartu orduko, sartu bada. Maila horretan Euskaltzaindia bada nor.
>
> Hasierara noa: 'garapen iraunkorra' balekoa bada, gainera abiapuntua
> litzateke. Hortik aurrerakoez ez daukat aurrez iritzi erabakirik.
>
> Jon
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130220/9d9b35ee/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago