[itzul] productos lácteos sostenibles
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ots 20, 10:57:45, CET 2013
Nik bestetara ikusten dut, bada. Argudio eta irizpide bertsuak erabilita, (bai Anttonenak bai Martinenak) bestelako ondorioetara heltzen naiz. Inor gogatzeko asmo barik, are gutxiago inor gogaitzeko...
Euskaltzaindiak 'garapen iraunkorra' eman badu (erabakia ikusi nahi nuke), hori behintzat balekoa da. Ni prest nengoke Xabierren 'sostengagarri'ri eusteko, gainerako zalantzazkoetan. Baina, Anttonen arabera, gainerako 'sostenible/durable/sustainable' guztiak haren oihartzun badira, hartatik jo beharko litzateke.
Lehenago ere 'ingurumen' hitzari gertatu zitzaion adiera batean 'ingurugiro' baztertu zuela (ingurumenekoaz besteko esanahietan, nik neuk, erabiltzen dut 'ingurugiro', 'testuinguru'ren ordez, testuaz barik egoeraz ari naizenean). Eta gogoratu nahi dut 1998ko "Ingurugiro Hiztegia" ingurumen hiztegian ez zutela sartu nahi izan. Geroagokoan bai. Oraingo 'iraunkor/jasangarri/sostengagarri' ere, hasierako kalapitaren ostean nork dio ez dela bake-bakean aldatuko?
Martinek dioen "...maila horretako hizkera berezituan...", berezitutasun maila apalekoa dela onartu beharko da, edozerekin erabiltzen baita, ez ingurumenari lotuta bakarrik. Hizkera arruntean txertatu da berezituan sartu orduko, sartu bada. Maila horretan Euskaltzaindia bada nor.
Hasierara noa: 'garapen iraunkorra' balekoa bada, gainera abiapuntua litzateke. Hortik aurrerakoez ez daukat aurrez iritzi erabakirik.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago