[itzul] Artikulua 2tzuL-en: "Siglak irakurtzen, siglak deklinatzen", Alfontso Mujika

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
As, Urt 15, 13:39:59, CET 2013


Alfontso Mujika Etxeberriaren artikulu bat argitaratu dugu 2tzuL-en, Itzultzaileen Irizpen Biltegian: "Siglak irakurtzen, siglak deklinatzen". 


http://www.eizie.org/2tzul/siglak-irakurtzen-siglak-deklinatzen

Honela dio Mujikak artikuluaren sarreran:

Ez da siglen gaia berria plaza honetan. 2008an, Irene Arraratsek lan luze bat argitaratu zuen Siglen deklinabidea izenburupean. Oraingo honetan, han zehaztutako puntu batzuk berriro agertuko dira, eta, alde horretatik, ez da berrikuntza handirik izango. Hala ere, egunerokoan nabari da —nabari dut— siglak oraindik zalantza-iturri gertatzen zaizkiela —zaizkigula—, batzuetan, itzultzaile eta idazleoi. Horregatik, eskema bat eta irizpide-sorta bat plazaratzea da lantxo honen helburua, inori lagungarri gertatzen bazaio (edo, bestela, eztabaidagai izatea da helburua, inori eztabaidagarri gertatzen bazaio).


Laster arte.

Mila
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130115/3e55fb23/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago