[itzul] Perspectiva caballera
Sara Muniozguren Ortiz
sara a bildua deusto.es
As, Urt 15, 15:40:54, CET 2013
"cavaliere perspektiba" erabili izan da testuliburuetan. Nik, behintzat,
hala erabili dut Anayako plastikako liburuetan.
Irizar, Ander<airizar a bildua parlamentodenavarra.es> igorleak hau idatzi zuen
(2013 urtarrila 15 15:34):
> Terminoari buruzko ondorioak, eta problema soziolinguistikoa:
> - Badirudi Cavalieri jaunak ez duela honetan zerikusirik.
> - Etimologia, hala ere, ez dago argi:
> - de l'italien cavalliere, qui va à cheval, de cavallo, cheval.
> - da cavaliere, come termine di fortificazione.
> - Aukera zentzuzkoena, nire ustez, eta Jonek aipatutakoak kontuan hartuta,
> "kabalier perspektiba" izan liteke ("isometriko" baztertu gabe); izan ere,
> bi etimologietarako balioko luke.
> - Problema soziolinguistikoa-edo:
> - Aukera ustez egoki hori ez da inongo hiztegitan ageri.
> - Aukera ustez desegokiek, nonbait, egina dute beren bidea
> irakaskuntzan.
> Susmoa daukat antzeko gauzak behin baino gehiagotan gertatzen zaizkigula...
> Ander Irizar
>
>
>
>
> Zalantza "Cavalieri ikuspegia" ala "cavalier ikuspegia' bada, eta abizena
> ez denez, 'kabalier ikuspegia' bultzatuko nuke, etxekotuta.
>
> -----Mensaje original-----
> De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es]
> Enviado el: martes, 15 de enero de 2013 13:11
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] Perspectiva caballera
>
> Ez dizut asko konponduko. Baina ikusi dut nederlanderak izan ezik beste
> guztiek hizkuntzara egokitzen dutela, eta batzuek beste terminoren bat
> erabiltzen dutela (da; halvperspektiv; de: Halbperspektive,
> Parallelperspektive; sv: snedperspektiv). Beraz, 'ikuspegi isometriko'
> edo beste zerbait nahi ez baduzu, OEHn datozen 'kabalier' eta 'kaballero'
> erabiliko nituzke. Arazoa (?), izenak direla, eta horregatik 'kabalier
> ikuspegia' edo 'kaballero ikuspegia' egin beharko dela, 'ikuspegi kabalier'
> edo 'ikuspegi kaballero' ausartegiak (?) baztertuta.
>
> Zalantza "Cavalieri ikuspegia" ala "cavalier ikuspegia' bada, eta abizena
> ez denez, 'kabalier ikuspegia' bultzatuko nuke, etxekotuta.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: Irizar, Ander [mailto:airizar a bildua parlamentodenavarra.es]
> Bidaltze-data: martes, 15 de enero de 2013 9:23
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] Perspectiva caballera
>
> Horrekin dut zalantza, ordea. "Cavalieri perspektiba" ikusita, ematen du
> "Cavalieri" abizena dagoela hor oinarrian, baina, aurreneko mezuan azaldu
> dudanez, badirudi Cavalieri matematikariak ez duela honetan zerikusirik,
> eta "cavalier" izeneko fortifikazioa dela terminoaren muina.
> Ander Irizar
>
>
>
>
--
Sara Muniozguren Ortiz
Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel. 94 413 90 03 Luz.: 2722
sara a bildua deusto.es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130115/15ca2188/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago