[itzul] Zuzentzaile ortografikoa eta marra luzeak

Irizar, Ander airizar a bildua parlamentodenavarra.es
Or, Urt 18, 11:18:45, CET 2013


Ander Arana lankideak mezu hau bidaltzeko eskatu dit (gorabeherak ditu harpidetzarekin).

Egun on:
Testu luze-luze bati zuzentzaile ortografikoa pasatzen hasi naiz, eta laguntza behar dut.
Kontua da testuan barra-barra agertzen direla tartekiak, eta zuzentzaileak tartekiaren hasierako eta amaierako hitz guztiak markatzen dizkit, baita hitz hori zuzen idatzita dagoenean ere. Hori ekiditeko modurik ezagutzen al du inork?
Ander Irizar lankideak esan dit OpenOffice erabiliz gero ez dagoela arazorik, baina, ahal bada, nahiago dut Word-en jarraitu (2010ekoa daukat jarrita).
Eskerrik asko aldez aurretik.
Ander Arana

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130118/4ee280e0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago