[itzul] Zuzentzaile ortografikoa eta marra luzeak
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Urt 18, 13:07:34, CET 2013
> Ander Arana lankideak mezu hau bidaltzeko eskatu dit (gorabeherak ditu
> harpidetzarekin).
>
> Egun on:
>
> Testu luze-luze bati zuzentzaile ortografikoa pasatzen hasi naiz, eta
> laguntza behar dut.
>
> Kontua da testuan barra-barra agertzen direla tartekiak, eta
> zuzentzaileak tartekiaren hasierako eta amaierako hitz guztiak
> markatzen dizkit, baita hitz hori zuzen idatzita dagoenean ere. Hori
> ekiditeko modurik ezagutzen al du inork?
>
> Ander Irizar lankideak esan dit OpenOffice erabiliz gero ez dagoela
> arazorik, baina, ahal bada, nahiago dut Word-en jarraitu (2010ekoa
> daukat jarrita).
>
Nire ordenagailuan, Windows XP SP3, Word2003, Xuxen IV (1 10), ez dit
hitzik markatzen, ez marra luzea , ez ertaina, ez laburra ipinita
tartekietan.
Agian Xuxen bertsioa eguneratu behar duzu?
Bestela, Karlos Del Olmok esandako bidea erabil dezakezu: marra luze
guztiak bihurtu, esate baterako, & (begiratuz, noski, testuan bestela
ere halako ikurrik ez dela); zuzenketa amaitu ostean, bihurtu & guztiak
marra luze.
PD: Word-en marra luzea atera daiteke Ctrl+Alt+minus tekla, zenbakien
aldean.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130118/08451667/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago