[itzul] Zuzentzaile ortografikoa eta marra luzeak
Irizar, Ander
airizar a bildua parlamentodenavarra.es
Or, Urt 18, 13:24:31, CET 2013
>Agian Xuxen bertsioa eguneratu behar duzu?
Esango nuke ez dela hori kontua, lantokian ere gauza bera gertatzen baitzaigu (iruditzen zait Word 2010eko zerbait dela).
>marra luze guztiak bihurtu, esate baterako, &
Ez da hain erraza; izan ere, marra luzeak tartekiaren hasieran eta amaieran daude, hau da, batzuetan aurrean dute tartea, eta, beste batzuetan, atzean...
Ander Irizar
De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Enviado el: viernes, 18 de enero de 2013 13:08
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Zuzentzaile ortografikoa eta marra luzeak
Ander Arana lankideak mezu hau bidaltzeko eskatu dit (gorabeherak ditu harpidetzarekin).
Egun on:
Testu luze-luze bati zuzentzaile ortografikoa pasatzen hasi naiz, eta laguntza behar dut.
Kontua da testuan barra-barra agertzen direla tartekiak, eta zuzentzaileak tartekiaren hasierako eta amaierako hitz guztiak markatzen dizkit, baita hitz hori zuzen idatzita dagoenean ere. Hori ekiditeko modurik ezagutzen al du inork?
Ander Irizar lankideak esan dit OpenOffice erabiliz gero ez dagoela arazorik, baina, ahal bada, nahiago dut Word-en jarraitu (2010ekoa daukat jarrita).
Nire ordenagailuan, Windows XP SP3, Word2003, Xuxen IV (1 10), ez dit hitzik markatzen, ez marra luzea , ez ertaina, ez laburra ipinita tartekietan.
Agian Xuxen bertsioa eguneratu behar duzu?
Bestela, Karlos Del Olmok esandako bidea erabil dezakezu: marra luze guztiak bihurtu, esate baterako, & (begiratuz, noski, testuan bestela ere halako ikurrik ez dela); zuzenketa amaitu ostean, bihurtu & guztiak marra luze.
PD: Word-en marra luzea atera daiteke Ctrl+Alt+minus tekla, zenbakien aldean.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130118/23fa1405/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago