[itzul] Kaixo, lagun / Kaixo, laguna

Alberto Martínez de la Cuadra albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
Al, Urt 21, 09:50:42, CET 2013

Jagonet-en (http://ttiki.com/46523) honela erantzun zitzaion zurearen
moduko galdera bati:

*Deiki edo bokatiboak (ez kezkatu, emakume/emakumea; irakurle/irakurlea!*

*Galdera:*

*Ondorengo adibideon artean, zein da zuzena?*

*a) Ez kezkatu, emakume!*

*b) Ez kezkatu, emakumea!*

*c) Zuk, irakurle, ondo dakizu...*

*d) Zuk, irakurlea, ondo dakizu...*

*e) Eta zuk, azeri, zer egingo duzu mahatsa ikusita?*

*f) Eta zuk, azeria, zer egingo duzu mahatsa ikusita?*

*Erantzuna:*

*Deiki edo sintagma bokatibo horiek denak zuzenak dira. Euskaltzaindiaren
Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I liburukian (ikus 225. or.)
Gramatika batzordeak dio bokatiboa bi eratara joan daitekeela: "-a"
mugatzailearekin nahiz gabe. Beraz, ezin esan daiteke, zenbait gramatikak
dioen bezala, bokatiboak nahitaez mugagabean joan behar duenik. Hortaz,
bietara ager daiteke ("Ez, mutil! (motel); Bai, gizona!"); eta euskalkiak
zerikusia izan dezake forma bata ala bestea aukeratzerakoan. Badirudi,
ordea, zenbait izenen kasuan mugatuan eman behar dela nahitaez: "Bai,
jauna!" (eta ez "Bai, jaun!").*

*Horrez gainera, ikus datu-base honetako "Bai, gizona!" sarrera.*

*Data: **2001/06/14*

*Erantzulea: **Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.*

2013/1/20 Diego Martiartu <onddobaltz45 a bildua gmail.com>

> Zuek zein hobetsiko zenukete?
>
> Kaixo, lagun (adiskide)!
> edo
> Kaixo, laguna (adiskidea)!
>
>
> Aurrez, esker mila
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130121/e425b9e8/attachment.html>

ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago