[itzul] Argazkia deskribatzen

kixmi kixmi a bildua iservicesmail.com
Al, Urt 21, 15:33:07, CET 2013


Ni ez nago euskarara behar direnak ekartzearen aurka, baina kasu honetan 
ez dut beharrik ikusten "enpotratu" inportatzeko.
Nik uste dut "sartu" eta "jo"z bestelakoen artean badaudela aukerak 
euskaraz, "landatu" kasu.

J.M. Berasategiren esaldia hartuz, honela emango nuke nik, beraz: 
garbitzaile batek trena lapurtu, bidetik atera eta etxe batean landatu  du.
(OEHtik, adibidez: Ezpata landatzen dio / bihotzaren gañean; Landatu 
zuen harria Goliathen kopetaren erdian)
Josi edo iltzatu ere lasai asko erabiliko nituzke (ez dakit iltzatu gaur 
egun oso arrunta den, baina "enpotratu" baino euskaragoa iruditzen zait).

Bestalde, bat-batean bururatutakoak:  "... etxe baten aurka jo (talka 
egin, jo baztertzen badugu) eta josita utzi du/barruraino zulatu du".

"Sartu" eta "jo" baztertu gabe era badaude moduak: ".... etxe bat jo eta 
barru-barruraino sartu dio trena".


(Ikusi berri dut "landatu" erdarazko "empotrar" horren ordaintzat ematen 
dutela hiztegiek, adiera teknikoan).




21/01/2013 13:32(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
> "Sartu" edo "jo"z bestelakoen beharrik, esan nahi nuen.
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com>> 
> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 21 13:32):
>
>     "Sartu" edo "jo" aditzak baino zeozer zehazxeagoa. Horren bila
>     nenbilen, iruditzen zaidalako argazkiak erakutsitakoak hain geza
>     ez den aditz bat eskatzen duela. Dena den, ziur nago batek baino
>     gehiagok pentsatuko duela oraingoan ere euskaraz horrelakoen
>     "beharrik" ez dagoela.
>
>     Berasategi Zurutuza, Joxe M.<jmbera a bildua alava.net
>     <mailto:jmbera a bildua alava.net>> igorleak hau idatzi zuen (2013
>     urtarrila 18 15:25):
>
>         Nik, ordea, aste hondarreko,
>
>         beste erantzunak irakurri aurretik,
>
>         hau idatzi dut paperean: "garbitzaile batek trena lapurtu,
>         bidetik atera eta etxe batean sartu/enpotratu du"
>
>         uste izan baitut 'enpotratu' horren bila zenbiltzala,
>
>         eta, gainera, ez baita gauza bera trenak/kamioiak/hegazkinak
>         etxea jo baina kanpoan gelditzea, edo jo eta sofalagun bihurtzea
>
>         Joxe Mari Berasategi
>
>         AFAko Euskara Zerbitzua
>
>         *From:*Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
>         <mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
>         *Sent:* asteazkena, 2013.eko urtarrilak 16 10:50
>         *To:* ItzuL
>
>
>         *Subject:* Re: [itzul] Argazkia deskribatzen
>
>         Bai, bistan da inspirazio frankorako iturri suertatu dela
>         argazkia, Ander lankideak ekimena saboteatu didanetik ;-) .
>
>         Izan ere, ez nuen titulu gutxi-asko original bat eskatzen
>         argazkirako, baizik eta nahi duenak bere hitzekin azal dezala,
>         esaldi batean-edo, argazkiak zer erakusten duen, edo zer
>         gertatu den. Helburua da gertakari bera hiztegi aldetik zer
>         modu ezberdinetan deskriba daitekeen ikustea.
>
>         Ondo izan,
>
>         Xabier
>
>         Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.net <mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>>
>         igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 16 10:05):
>
>         http://www.guardian.co.uk/world/2013/jan/15/cleaner-injured-train-building-stockholm?CMP=twt_gu
>
>         R. Etxezarretak:
>         Jo du!
>
>         A. Irizarrek:
>         Jode!
>
>         M. Rezolak:
>         Bultzi leihotik
>
>         Garikoitzek:
>         tren etxe garbitzailea
>
>         I. Zalduak:
>         Trena etxeratu da
>
>         Gero esango dute itzultzailearen lana aspergarria dela :-)
>
>         -- 
>         Gotzon Egia
>         gegia a bildua gipuzkoa.net <mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>
>         43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
>
>         Lege oharra:
>         Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari
>         bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez,
>         jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia
>         plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu.
>         Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu
>         pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu
>         horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo
>         tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz
>         egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
>
>         Aviso legal:
>         Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va
>         dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera,
>         le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA,
>         Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la
>         destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los
>         datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es
>         titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso,
>         rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los
>         mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.
>
>
>         Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>         No imprima este mensaje si no es imprescindible
>
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago