[itzul] Argazkia deskribatzen

shandra castillo otero shandracastillo a bildua hotmail.com
Al, Urt 21, 16:17:12, CET 2013



 

> Date: Mon, 21 Jan 2013 15:33:07 +0100
> From: kixmi a bildua iservicesmail.com
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Argazkia deskribatzen
> 
> Ni ez nago euskarara behar direnak ekartzearen aurka, baina kasu honetan 
> ez dut beharrik ikusten "enpotratu" inportatzeko.
> Nik uste dut "sartu" eta "jo"z bestelakoen artean badaudela aukerak 
> euskaraz, "landatu" kasu.
> 
> J.M. Berasategiren esaldia hartuz, honela emango nuke nik, beraz: 
> garbitzaile batek trena lapurtu, bidetik atera eta etxe batean landatu du.
> (OEHtik, adibidez: Ezpata landatzen dio / bihotzaren gañean; Landatu 
> zuen harria Goliathen kopetaren erdian)
> Josi edo iltzatu ere lasai asko erabiliko nituzke (ez dakit iltzatu gaur 
> egun oso arrunta den, baina "enpotratu" baino euskaragoa iruditzen zait).
> 
> Bestalde, bat-batean bururatutakoak: "... etxe baten aurka jo (talka 
> egin, jo baztertzen badugu) eta josita utzi du/barruraino zulatu du".
> 
> "Sartu" eta "jo" baztertu gabe era badaude moduak: ".... etxe bat jo eta 
> barru-barruraino sartu dio trena".
> 
> 
> (Ikusi berri dut "landatu" erdarazko "empotrar" horren ordaintzat ematen 
> dutela hiztegiek, adiera teknikoan).
> 
> 
> 
> 
> 21/01/2013 13:32(e)an, Xabier Aristegieta(e)k idatzi zuen:
> > "Sartu" edo "jo"z bestelakoen beharrik, esan nahi nuen.
> >
> > Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com>> 
> > igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 21 13:32):
> >
> > "Sartu" edo "jo" aditzak baino zeozer zehazxeagoa. Horren bila
> > nenbilen, iruditzen zaidalako argazkiak erakutsitakoak hain geza
> > ez den aditz bat eskatzen duela. Dena den, ziur nago batek baino
> > gehiagok pentsatuko duela oraingoan ere euskaraz horrelakoen
> > "beharrik" ez dagoela.
> >
> > Berasategi Zurutuza, Joxe M.<jmbera a bildua alava.net
> > <mailto:jmbera a bildua alava.net>> igorleak hau idatzi zuen (2013
> > urtarrila 18 15:25):
> >
> > Nik, ordea, aste hondarreko,
> >
> > beste erantzunak irakurri aurretik,
> >
> > hau idatzi dut paperean: "garbitzaile batek trena lapurtu,
> > bidetik atera eta etxe batean sartu/enpotratu du"
> >
> > uste izan baitut 'enpotratu' horren bila zenbiltzala,
> >
> > eta, gainera, ez baita gauza bera trenak/kamioiak/hegazkinak
> > etxea jo baina kanpoan gelditzea, edo jo eta sofalagun bihurtzea
> >
> > Joxe Mari Berasategi
> >
> > AFAko Euskara Zerbitzua
> >
> > *From:*Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
> > <mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
> > *Sent:* asteazkena, 2013.eko urtarrilak 16 10:50
> > *To:* ItzuL
> >
> >
> > *Subject:* Re: [itzul] Argazkia deskribatzen
> >
> > Bai, bistan da inspirazio frankorako iturri suertatu dela
> > argazkia, Ander lankideak ekimena saboteatu didanetik ;-) .
> >
> > Izan ere, ez nuen titulu gutxi-asko original bat eskatzen
> > argazkirako, baizik eta nahi duenak bere hitzekin azal dezala,
> > esaldi batean-edo, argazkiak zer erakusten duen, edo zer
> > gertatu den. Helburua da gertakari bera hiztegi aldetik zer
> > modu ezberdinetan deskriba daitekeen ikustea.
> >
> > Ondo izan,
> >
> > Xabier
> >
> > Gotzon Egia<gegia a bildua gipuzkoa.net <mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>>
> > igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila 16 10:05):
> >
> > http://www.guardian.co.uk/world/2013/jan/15/cleaner-injured-train-building-stockholm?CMP=twt_gu
> >
> > R. Etxezarretak:
> > Jo du!
> >
> > A. Irizarrek:
> > Jode!
> >
> > M. Rezolak:
> > Bultzi leihotik
> >
> > Garikoitzek:
> > tren etxe garbitzailea
> >
> > I. Zalduak:
> > Trena etxeratu da
> >
> > Gero esango dute itzultzailearen lana aspergarria dela :-)
> >
> > -- 
> > Gotzon Egia
> > gegia a bildua gipuzkoa.net <mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>
> > 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
> >
> >
> > Lege oharra:
> > Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari
> > bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez,
> > jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia
> > plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu.
> > Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu
> > pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu
> > horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo
> > tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz
> > egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
> >
> > Aviso legal:
> > Esta comunicación, con sus anexos, es confidencial y va
> > dirigida únicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera,
> > le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA,
> > Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la
> > destruya. Su uso no autorizado está prohibido legalmente. Los
> > datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es
> > titular esta Entidad; cualquier cuestión sobre el acceso,
> > rectificación, cancelación u oposición al tratamiento de los
> > mismos, será formulada por escrito, acreditando la identidad.
> >
> >
> > Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> > No imprima este mensaje si no es imprescindible
> >
> >
> >
> 
> 
 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130121/319f9bba/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago