[itzul] Más que la suma de las partes

martin-rezola a bildua ivap.es martin-rezola a bildua ivap.es
Ost, Urt 23, 08:55:26, CET 2013


Badirudi aipuaren iturria Aristotelesen "Metafisika" lanean dagoela. Eta klasiko hori, nik dakidala, euskaratuta dago. Ala aipamena ez da hitz-hitzezkoa, gerora zabaldu den "bertsio" horietako bat baizik? (Nik ez baitut aurkitu esaldi horren parerik euskarazkoan.)

Martin

 
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: edurne [mailto:aztiri a bildua futurnet.es] 
Bidaltze-data: asteartea, 2013.eko urtarrilak 22 15:39
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Más que la suma de las partes

Arratsalde on.
Itzuli behar dudan testu batean, hauxe ageri zait:
"El todo es más que la suma de las partes", Aristóteles.

Itzuli duzue inoiz?
Milas esker.
Edurne









ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago