[itzul] "Respektu" erabiltzea zilegi ote?

Natalia Munitxa arinarinitzul a bildua gmail.com
Ost, Urt 23, 13:58:13, CET 2013


Lagunok, 

 

Esaldi hau bidali digute itzultzeko: 

 

"a beneficio del material que, en relación al dorso se detalla, y cuyo valor
comercial se indica, del cual es propietaria la persona o entidad
solicitante";

 

Testuingururik ez digute eman, baina jakin dugu “a beneficio de” horrek hau
esan nahi duela: “con referencia a  / referido a
 / en referencia a
”. 

 

Gauzari mila buelta eman ondoren, iruditzen zaigu derrigorrezkoa dela “a
beneficio de” hori preposizio batekin itzultzea, elementu pospositiboekin
jokatu ezkero oso itzulpen iluna aterako bailitzateke, edo behintzat guri ez
zaigu gogoratzen nola itzuli dezakegun esaldi hori modu ulergarri eta
errazean preposiziorik erabili gabe . Nola kasu honetan adierazi nahi duguna
esateko euskal preposizio “jatorrik” ez dagoen, pentsatu dugu beharbada
egoki izan litekeela erabiltzea Jesus Rubio, Josu Lavin, Erramun
Gerrikagoitia eta euren eskolako  beste zenbaitek maiz erabiltzen duten
preposizio “berri” bat, batueraz estandarizatu (onartu?) gabe dagoena:
“respektu”.

 

Beraz, pentsatu dugu esaldi hori honela ematea euskeraz:

 

“Respektu atzealdeko zerrendan jasotako materiala, adierazita duena bere
balio komertziala eta zeinaren jabea baita pertsona edo erakunde
eskatzailea”.

 

Hiru galdera genituzke zuei egiteko gai honetaz: 

 

1)   Onargarria zaizue “respektu” preposizio  hori?  

2)   Kontuan izanik ulertzeko behintzat gardena dela eta arazo sintaktiko
larri bat konpontzeko oso lagungarria, ez al da hobe onartzea errefusatzea
baino?

3)   Eta gaitzesgarria iruditzen bazaizue, nola itzuliko zenukete zuek
esaldia, edonork erraz ulertzeko eran?

 

Mila esker.

 

 

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130123/25368bcd/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago