[itzul] "Respektu" erabiltzea zilegi ote?
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 23, 15:18:41, CET 2013
Lehenengo eta behin esaldi zatia txarto idatzita dago gaztelaniaz: gutxienez lehenengo koma soberan dago. Bezeroari hori esan beharko zaio, eta ea, prezio berean, ganorazko itzulpen bat nahi duen ala txurro bat. Lehen aukera hautatzen badu, informazio gehiago emango dizue. Bigarrena aukeratzen badu, nik ez nuke irrigarrikeria ulergaitzik erabiliko, eta honelako zerbait botako nuke (ondo-ondo kobratzearen truke, lotsa gorria zuritze aldera):
atzealdeko zerrendan merkataritza balioa adierazita zehazten den materialari, pertsona edo erakunde eskatzailearen jabetzakoari, dagokionez;
Hala ere, zalantzan nago "a beneficio de" "con referencia a / referido a... / en referencia a..." ote den, baina tira...
Jon
________________________________
Nork: Natalia Munitxa [mailto:arinarinitzul a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: miércoles, 23 de enero de 2013 13:58
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] "Respektu" erabiltzea zilegi ote?
Lagunok,
Esaldi hau bidali digute itzultzeko:
"a beneficio del material que, en relación al dorso se detalla, y cuyo valor comercial se indica, del cual es propietaria la persona o entidad solicitante";
Testuingururik ez digute eman, baina jakin dugu "a beneficio de" horrek hau esan nahi duela: "con referencia a / referido a... / en referencia a...".
Gauzari mila buelta eman ondoren, iruditzen zaigu derrigorrezkoa dela "a beneficio de" hori preposizio batekin itzultzea, elementu pospositiboekin jokatu ezkero oso itzulpen iluna aterako bailitzateke, edo behintzat guri ez zaigu gogoratzen nola itzuli dezakegun esaldi hori modu ulergarri eta errazean preposiziorik erabili gabe . Nola kasu honetan adierazi nahi duguna esateko euskal preposizio "jatorrik" ez dagoen, pentsatu dugu beharbada egoki izan litekeela erabiltzea Jesus Rubio, Josu Lavin, Erramun Gerrikagoitia eta euren eskolako beste zenbaitek maiz erabiltzen duten preposizio "berri" bat, batueraz estandarizatu (onartu?) gabe dagoena: "respektu".
Beraz, pentsatu dugu esaldi hori honela ematea euskeraz:
"Respektu atzealdeko zerrendan jasotako materiala, adierazita duena bere balio komertziala eta zeinaren jabea baita pertsona edo erakunde eskatzailea".
Hiru galdera genituzke zuei egiteko gai honetaz:
1) Onargarria zaizue "respektu" preposizio hori?
2) Kontuan izanik ulertzeko behintzat gardena dela eta arazo sintaktiko larri bat konpontzeko oso lagungarria, ez al da hobe onartzea errefusatzea baino?
3) Eta gaitzesgarria iruditzen bazaizue, nola itzuliko zenukete zuek esaldia, edonork erraz ulertzeko eran?
Mila esker.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130123/6c2ed12b/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago