[itzul] "Respektu" erabiltzea zilegi ote?

Irizar, Ander airizar a bildua parlamentodenavarra.es
Ast, Urt 24, 10:11:41, CET 2013


Interneten bilatuta (http://ttiki.com/46655), esango nuke esaldi hori ATA koaderno bat eskuratzeko eskabide batekoa dela.
Hemen dago azalduta zer diren ATA koaderno horiek, eta zertarako balio duten: http://www.plancameral.org/ata/cuadernoata.asp eta http://es.wikipedia.org/wiki/Cuaderno_ATA
Aurrekoak ikusita, honelako zerbait jarriko nuke:
Orriaren atzealdean ageri da zerrendatuta zer materialetarako egiten den eskaera, bai eta zer merkataritza-balio duen ere; materialaren jabea eskatzailea da ["pertsona" eta "entitate" ken daitezkeela iruditzen zait, eskabidearen hasieran agertzen baita eskatzailea bere izenean edo enpresa baten izenean ari den].
Ander Irizar

________________________________________
Hemendik: Natalia Munitxa [arinarinitzul a bildua gmail.com]
Bidaltze-data: asteazkena, 2013.eko urtarrilak 23 14:59
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] "Respektu" erabiltzea zilegi ote?

Jaso duguna bidali dugu, eta horixe itzultzea eskatu zaigu. Ez dago beste testuingururik. Guk itzuli dugu baina, zalantza dugu “respektu” dontsuarekin. Hortxe dago guk argitu nahi dugun koxka.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago