[itzul] Ordaindu
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urt 24, 14:11:33, CET 2013
Zalantza bat sortzen zait: esate baterako, Patxi Petrirenaren liburuko
(zorionak bidenabar Patxiri liburuarengatik) "Sei euro ordaindu dut liburu
bakoitza" adibidean, zer funtzio betetzen du "sei euro" horrek? Adizlaguna
da? Ala bi osagarri zuzeneko esaldi baten aurrean gaude? Bigarren
galderaren erantzuna baiezkoa izanez gero, hori posible al da?
Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2013 urtarrila
24 13:15):
> Eskerrik asko, Juan eta Ander!
>
> Amaia
>
> ------------------------------
> *De:* Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Enviado:* Jueves 24 de enero de 2013 13:00
> *Asunto:* Re: [itzul] Ordaindu
>
> Patxi Petrirenaren liburu bikainean dituzu argibideak (
> http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf).
> Ontzat ematen ditu:
> a. Zenbat ordaindu du oroigarriagatik?
> b. Zenbat ordaindu du oroigarria?
>
> og., 2013.eko urtren 24a 12:00(e)an, Amaia Lasheras(e)k idatzi zuen:
>
> Egun on:
>
> Zuen ustez, bi esaldi hauek zuzenak dira?
>
> -Zenbat ordaindu zituen botoiak?
> -Zenbat ordaindu zuen botoiengatik?
>
> Eskerrik asko.
>
> Amaia
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130124/7ae96bb6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago