[itzul] Ordaindu
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Urt 24, 14:31:05, CET 2013
Adizlaguna da, bai:
Zenbat [adizlaguna] ordaindu duzu hori [osagarri zuzena].
Zenbat [adizlaguna] kosta(tu) da hori [subjektu].
Berrehun mila euro ordaindu dute etxea.
Hiru egun luzatu da kontua.
Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
urtarrila 24 14:11):
> Zalantza bat sortzen zait: esate baterako, Patxi Petrirenaren liburuko
> (zorionak bidenabar Patxiri liburuarengatik) "Sei euro ordaindu dut liburu
> bakoitza" adibidean, zer funtzio betetzen du "sei euro" horrek? Adizlaguna
> da? Ala bi osagarri zuzeneko esaldi baten aurrean gaude? Bigarren
> galderaren erantzuna baiezkoa izanez gero, hori posible al da?
>
> Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2013
> urtarrila 24 13:15):
>
> Eskerrik asko, Juan eta Ander!
>>
>> Amaia
>>
>> ------------------------------
>> *De:* Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>
>> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>> *Enviado:* Jueves 24 de enero de 2013 13:00
>> *Asunto:* Re: [itzul] Ordaindu
>>
>> Patxi Petrirenaren liburu bikainean dituzu argibideak (
>> http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf).
>> Ontzat ematen ditu:
>> a. Zenbat ordaindu du oroigarriagatik?
>> b. Zenbat ordaindu du oroigarria?
>>
>> og., 2013.eko urtren 24a 12:00(e)an, Amaia Lasheras(e)k idatzi zuen:
>>
>> Egun on:
>>
>> Zuen ustez, bi esaldi hauek zuzenak dira?
>>
>> -Zenbat ordaindu zituen botoiak?
>> -Zenbat ordaindu zuen botoiengatik?
>>
>> Eskerrik asko.
>>
>> Amaia
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130124/90f627cd/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago