[itzul] Ordaindu
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ast, Urt 24, 15:09:26, CET 2013
Bai, egia da. Nik, dena den, aitortzen dut bitxi samarra egiten zaidala.
Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
urtarrila 24 14:31):
> Adizlaguna da, bai:
>
> Zenbat [adizlaguna] ordaindu duzu hori [osagarri zuzena].
> Zenbat [adizlaguna] kosta(tu) da hori [subjektu].
>
> Berrehun mila euro ordaindu dute etxea.
> Hiru egun luzatu da kontua.
>
> Xabier Aristegieta<allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2013
> urtarrila 24 14:11):
>
> Zalantza bat sortzen zait: esate baterako, Patxi Petrirenaren liburuko
>> (zorionak bidenabar Patxiri liburuarengatik) "Sei euro ordaindu dut liburu
>> bakoitza" adibidean, zer funtzio betetzen du "sei euro" horrek? Adizlaguna
>> da? Ala bi osagarri zuzeneko esaldi baten aurrean gaude? Bigarren
>> galderaren erantzuna baiezkoa izanez gero, hori posible al da?
>>
>> Amaia Lasheras<amaiatxo a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen (2013
>> urtarrila 24 13:15):
>>
>> Eskerrik asko, Juan eta Ander!
>>>
>>> Amaia
>>>
>>> ------------------------------
>>> *De:* Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>
>>> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>> *Enviado:* Jueves 24 de enero de 2013 13:00
>>> *Asunto:* Re: [itzul] Ordaindu
>>>
>>> Patxi Petrirenaren liburu bikainean dituzu argibideak (
>>> http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf).
>>> Ontzat ematen ditu:
>>> a. Zenbat ordaindu du oroigarriagatik?
>>> b. Zenbat ordaindu du oroigarria?
>>>
>>> og., 2013.eko urtren 24a 12:00(e)an, Amaia Lasheras(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Zuen ustez, bi esaldi hauek zuzenak dira?
>>>
>>> -Zenbat ordaindu zituen botoiak?
>>> -Zenbat ordaindu zuen botoiengatik?
>>>
>>> Eskerrik asko.
>>>
>>> Amaia
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130124/1a1db9c9/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago