[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!
junkal elizalde
junkal.elizalde a bildua gmail.com
Or, Urt 25, 12:14:55, CET 2013
Kaixo denoi, berriz ere:
Hauxe da testuingurua:
Txanogorritxoren ipuina itzultzen ari gara, eta Txanogorritxok zera esaten
dio "amonari":
Amona, ze belarri handi/handiak!
Amona, ze aho handi/handia!
Mugatua erabiliko dugu. Mendebaldean eta ekialdean mugatua erabiltzen dela
dirudi, eta mugagabea lokalismo bat-edo izango litzateke (???).
Bide batez, Jon eta besteok, kasu horretan ere *ze* ez litzateke onartuko
euskara baturako? Haur-literatura da, eta ahozkotasunetik oso gertu dagoela
kontuan hartuta...
Edozein moduz, ez dugu inongo arazorik *zer* jartzeko, baina erregistroa
zehazte aldera galdetzen dut. Zein izango litzateke lagunarteko testu
idatzi bat? Elkarri mezuak idazten dizkiogunean baino ezin dugu
*ze*erabili batuaz?
Eskerrik asko,
Junkal
2013/1/25 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> Mendebaldean, Zer + adj. + art., hau da, ‘Ze polita!’.****
>
> ** **
>
> Baina izena sartuz gero, ‘Zelako’: ‘Zelako etxea!’, ‘Zelako etxe polita!’ Beti
> artikuluarekin.****
>
> ** **
>
> Dena dela, kontuan izan euskara batuan ‘ze’ lagunartekoa dela, eta ‘zer’
> edo ‘zein’ hobesten direla.****
>
> ** **
>
> HB: ****
>
> *ze* *2* 1 *Lgart.* h. *ezen*; *zeren* 2 *Lgart.* h. *zer*; *zein*****
>
> ** **
>
> ** **
>
> ** **
>
> ** **
> ------------------------------
>
> *Nork:* junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com]
> *Bidaltze-data:* viernes, 25 de enero de 2013 9:09
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!****
>
> ** **
>
> ** **
>
> Egun on denoi,
>
> Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?
>
>
> Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina,
> ze belarritakoak, ze mozkorra...).
>
> Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze
> min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten
> zaiela diote.
>
> Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Junkal****
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/e05e7167/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago