[itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Or, Urt 25, 16:51:52, CET 2013


"Nolako etxe polita" itxurakoak niri ez zaizkidak hain bitxiak egiten, eta
OEHn (NOLAKO sarrera) agertzen dituk antzeko batzuk, lehenengo adibide
beretik hasita, ez? (ez diat gehiago begiratu corpusetan):

(En oraciones exclamativas). "Nolako gauza ederra den" Urt III 297. Ta
nolako ames ederra, Kati! NEtx LBB 197. 

OEHk berak (eta iker gogoratzen ez badiat EGLUren batean ere aipatzen dek)
"Nolako + adjektibo mugatua" egitura, nire belarrirako bai zana bitxi:

(Precediendo a un adj. o adv.).
http://www.euskaltzaindia.net/images/stories/oeh/izarra.gifIkusten dek
nolako polita dan gure Malentxo? Ag G 77. v. tbn. TAg Uzt 30. Gogoan det
nolako eroria etorri zan neskatxa errukarria. NEtx Antz 59. Euskeraz nolako
ederki egiten zuela gero! Uzt Sas 349. Nolako garbia ta / txukuna. Ib. 356. 

Ondo izan

 

Bittor

 



Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,

ikusi:  <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak>
www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak

===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

 

From: Dionisio Amundarain Sarasola [mailto:dioni a bildua facilnet.es] 
Sent: Thursday, January 24, 2013 1:46 PM
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

 

Nik ez nuke sekula esango "Nolako etxe polita" ("Zelako etxe polita"
kasuaren kontra). Baizik "bai etxe polita" nahiz "ze etxe polita". DIONISIO

 

De: jon-agirre a bildua ej-gv.es [mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es] 
Enviado el: viernes, 25 de enero de 2013 11:40
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

 

Mendebaldean, Zer + adj. + art., hau da, 'Ze polita!'.

 

Baina izena sartuz gero, 'Zelako': 'Zelako etxea!', 'Zelako etxe polita!'
Beti artikuluarekin.

 

Dena dela, kontuan izan euskara batuan 'ze' lagunartekoa dela, eta 'zer' edo
'zein' hobesten direla.

 

HB: 

ze 2 1 Lgart. h. ezen; zeren 2 Lgart. h. zer; zein

 

 

 

 

  _____  

Nork: junkal elizalde [mailto:junkal.elizalde a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: viernes, 25 de enero de 2013 9:09
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Ze etxe! edo Ze etxea!

 

 

Egun on denoi,

Nola behar dute euskara batuan harridurazko esaldi horiek?


Nafarroa aldean mugatua erabiltzen dugu, Leitzan bai behintzat (ze mina, ze
belarritakoak, ze mozkorra...).

Gure lankide zumaiar eta zertoarrek, ordea, mugagabea erabiltzen dute (ze
min, ze belarritako, ze mozkor, etab.), eta mugatua oso arrotza egiten
zaiela diote.

Biak dira zuen ustez onargarriak? Dialekto kontua izanen da?

Eskerrik asko aldez aurretik,

Junkal

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/dcc4a0b6/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/dcc4a0b6/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/dcc4a0b6/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/dcc4a0b6/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20130125/dcc4a0b6/attachment-0002.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago